“LILURAGARRIA, gorputz barrura goaz”, euskaraz zuzendutako haurrentzako ikuskizun bat da. Geure abesti eta koreografiekin, Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute. Aurretik egindako euren bidaietan, liburu magiko bati esker honako toki bitxiak ezagutu zituzten: baso bat (Liburu magikoa -2012-), ozeanoaren hondoa (Oneka marrazoa -2014-), espazioa (Astonauta Tronpeta Flauta, mundu berri bat eraikitzen -2016-) eta lurraren bihotza (Satorjator, lurraren bihotzera goaz).
Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute giza gorputzean barna. Bidaian garunaren eta beste hainbat organoren garrantziaz, elikadura osasuntsuaz edotan gaixotasunez ikasiko dute. Baita bizitzaz ere: berdintasuna, lagunen eta ingurumenaren zaintza… etabar. Guztia kantu eta algara artean.
Taldea
Aktoreak: Oiane Yarza, Urko Oskoz, Aitziber Fernandez, Uxue Rodriguez, Xabi Akerreta
Zuzendaritza musikala: Nerea Urbizu
Koreografiak: Urko Oskoz, Oiane Yarza, Nerea Urbizu
Argien diseinua: Oscar Valoria
Soinu diseinua: Roberto Irisarri
Ilustrazioak: Mikel Santos
Produkzioa: Jesús Irujo
Saioak
12 -
Saioa: 12:00h.
Saioa: 17:00h.
Prezioa
12 a 15€
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
80 min.