Desira, gerra, desertzioa, boterea, indarkeria, aberria… Alberto Conejerok poema epiko baten edertasuna, misterioa eta iluntasuna partekatzen ditu publikoarekin, eta, poema horren bidez, gizatiarra denarekin hitz egin eta garai desberdinak lotzen ditu. Iraganeko eta orainaldiko ahotsak uztartzen ditu. Akilesen gerra-laguna den Patroklo pertsonaiaren bidez egiten du hori. Homeroren Iliada eta beste testu batzuk oinarri dituen muntaketa, Greziako literatura klasikoko funtsezko obra batera hurbiltzen gaituena.
Antzezlea, dramagilea eta zuzendaria. Hiru talentu handi horiek aurkezten dute ikuskizuna, gerrako abesti bat eta, aldi berean, biktimen aldeko otoitz bat dena; «loria», «ohorea» edo «aberria» bezalako hitzek eta ideiek gorputzetan egiten dutenari buruzko bakarrizketa; bataila-eremuko indarkeriaz ez ezik desiraren indarkeriaz ere hitz egiten duen poema iluna. Izan ere, elkar maite duten eta gerra hasi eta hamar urtera bataila-eremutik ihes egiten duten bi gizonen desertzioekin hasten da Iliada. Troiako gerraz hitz egiten jarraitzen dugu, oraindik ere sutan dago eta.
Taldea
Zuzendaria: Xavier Albertí.
Antzezlea: Rubén de Eguía.
Argiztapenaren diseinua: Xavier Albertí eta Toni Ubach.
Agertokiaren diseinua: Xavier Albertí.
Produkzioa: Grec Festival de Barcelona eta Miramedia Universe SL.
Laguntzaileak: Teatros del Canal, Sala Beckett, Fabra i Coats eta Kultura eta Kirol Ministerioa.
Saioak
09/10/2024 19:30
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
Iraupena
75 min.