Olbako urtegian gorpu bat aurkitu izanak narrazioa martxan jartzen du. Protagonista, Esteban, bere aroztegia itxi beharrean aurkitzen da eta beretzat lan egiten zuten langileak langabezian uzten ditu. Bere aita, gaixo terminala, zaintzen duen bitartean, bera biktima eta borrero sentiarazten duen hondamendi-egoeraren arrazoiak aztertzen ditu eta hondamendi horren hondakinen artean aurkitzen ditugu gizartea, mundua eta denbora eraendu izan dituzten baloreak.
“En la orilla” Rafael Chirbes-en eleberri homonimoan oinarrituta dago (2014ko Kritikaren Sari Nazionala; Francisco Umbral Saria eta Narratibaren Sari Nazionala); Adolfo Fernández obraren zuzendariak antzezlana “paisaia abstraktuei (batere teatralak ez direnak) eta izaera guztiz itxiei (hauek, berriz, oraindik eta gutxiago; egin ezazu Bergman-ez barre) buruzko istorio gisa deskribatzen du. Ez dago burbuila lehertu ondoko egunean zorigaitzean jauzitako ile gutxiko burgesak hobeto deskribatzen dituen eleberririk”.
Taldea
Egilea: Rafael Chirbes
Moldaketa: Ángel Solo eta Adolfo Fernández
Zuzendaritza: Adolfo Fernández
Zuzendari-laguntzailea: Ángel Solo
Argiztapenaren diseinua: Pedro Yagüe
Jatorrizko soinua eta musika: Miguel Gil, Mariano Marín
Eszenografia eta ikus-entzunezkoak: Emilio Valenzuela
Jantziak: Blanca Añón
Aktoreen zerrenda: César Sarachu, Marcial Álvarez, Rafael Calatayud, Yoima Valdés, Sonia Almarcha, Ángel Solo, Adolfo Fernández
Produkzioa: K Producciones, La Pavana / Diputación de Valencia, Emilia Yagüe Producciones eta Centro Dramático Nacional
Saioak
Martxoak 10. 20:00
Martxoak 11. 20:00
Martxoak 12: 19:00
Prezioa
8,50 - 25€ / Beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek: %25etik %35era
Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25
Antzerkiko profesionalek: %25
Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunentzat izan ezik)
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
Iraupena
Ordu 1 eta 40 minutu