ANTZERKIA – AGERTOKI IREKIA
Amerikako Estatu Batuak. 1965. urtea, gutxi gorabehera. VIP jai bat luxuzko etxebizitza batean. Hollywoodko pertsonaia eta izar famatuak. Elizabeth Taylor-en koadro bat dago gela batean zain, Andy Warholek berak aktoreari margotua eta oparitua. Koadroaren jabe dotorea, ziurrenik, haren bila pasako da dibertimendua bukatzen duenean. Baina bada obra nahi bezala eta nahi beste kontenplatu nahi duen beste norbait. Berak bakarrik, diskrezioz. Marcel Duchamp da, arte garaikidearen beste mitoetako bat.
Liz Taylor eta Marcel Duchamp, berealdiko artista bi, xanpain-kopa eta broma artean kasualitatez leku berean bilduak, ustekabeko eztabaida batean murgilduak. Goi-mailako kultura eta masa-espektakulua, horien kalitatea, munduan duten eragina… eta horietako bakoitzak sortzen dituen aurreiritziak. Jenio bakoitzak bere jarrera defendatuko du, duelu zirraragarri batean.
Elle n´est pas Liz Taylor lanaren formatu konbentzionalerako moldaketa da obra hau; jatorrizko lana saritua suertatu zen Café Bar Bilbao Sarien XIV. Edizioan, eta Pabellón 6eko Antzerki Arineko V. Sariketan estreinatu zen, bere bertsio laburrean.
Taldea
La DinamiKa eta La 9º compañía
Aktoreak: Ana Blanco eta Eguzki Zubia
Testua eta zuzendaritza: Chema Trujillo
Jantziak: Nati Ortiz de Zarate
Espazioaren eta attrezzoaren diseinua: Mano de Santa
Saioak
19:30
Prezioa
18 € /beherapenak
Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontuaTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
Antzerkiko profesionalak: % 20ko deskontua
Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)
Iraupena
60 minutu