Antzerkia

El viaje a ninguna parte

Fernando Fernán Gómez

Benetan bokaziozkoa den ogibide bati egindako omenaldia, bizitzaren eta erresistentziaren mikromundu txiki bat den horri.

2021ko irailaren 02tik 12ra

«¡Hay que recordar!, ¡Hay que recordar!». Gogoratu beharra dagoela dio Carlos Galvánek, Galvandarren seme eta biloba denak, azken eldarnio tragikomikoan.

El viaje a ninguna parte lanak komikoen lanbidea aurrera eramateko modu jakin batez hitz egiten du, konpainia ibiltari baten gorabeherez. Azken finean, ogibideaz mintzo da. Bizitzaren eta erresistentziaren mikromundu txikia den horretaz. Mendeetako tradizioa, etengabe birsortzen dena, askotariko ibilbideak erakutsiz. Lanbideari egindako omenaldia da. Benetan bokaziozkoa den ogibideari. «!Qué oficios, qué oficios!´´, a zelako ogibidea, mendez mende iraun eta birsortzen dena. Hil eta birsortu egiten da. Zinema, soinudun zinema, irratia, telebista, Internet… etorri diren arren. Antzezlanaren oinarrian dagoen eleberria komiko batek egin du, komikoen seme eta komikoen artean hazitakoak, eta badaki zertaz, nola eta zergatik hitz egiten duen. Oroimena du. Bizitza du. Inorako bidaia Antzerkiaren arte honen etengabeko metafora bilakatu da, funtzio bakar eta errepikaezin bakoitzean, han eta hemen, birsortzen den antzerkiarena. Ez da berdina izango Tres Cantosen, Cabezalesen edota Hinojeran, esaterako. Leku horietan ere ez da berdin lo egiten, aldea dago ohe batetik bestera… Horrelako kontuak bizitzen badira bakarrik uler daitezke. Horregatik, gurekin etortzea izango da onena, ikuslea bidaia honetara gonbidatzen dugu. Guk bidaiarekin aurrera jarraitu arren, zuek nahi duzuenean utz dezakezue. Antzerkia besterik ez da, baina… pozoia du, antzerkiak pozoia du.
Goazen, autobusa badoa eta!

Ramón Barea

Arriaga Antzokiaren produkzioa

Honekin lankidetzan:
Logo Fernan Gómez


Taldea


Egilea: Fernando Fernán Gómez.
Egokitzapena: Ignacio del Moral.
Zuzendaritza: Ramón Barea.
Antzezleak: Patxo Telleria, Mikel Losada, Ramón Barea, Itziar Lazkano, Irene Bau, Aiora Sedano, Diego Pérez, Adrián Garcia de los Ojos.
Espazio eszenikoa : Jose Ibarrola
.
Musika: Adrián García de los Ojos.
Argiztapena: David Alkorta.
Jantziak: Betitxe Saitua.
Atrezzo: María Casanueva.
Zuzendarizaren laguntzailea: Galder Sacanell.
Jantziaren laguntzailea: Karmele Corona.
Produkzioaren laguntzailea: Nagore Navarro.

Saioak

2 - 19:00 h.
3 - 19:00 h.
4 - 19:00 h.
5 - 19:00 h.
9 - 19:00 h.
10 - 19:00 h.
11 - 19:00 h.
12 - 19:00 h.

Prezioa

10 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

120 min.

TOP