Merkealdiko lehen eguna da hiriburuko saltoki handi batzuetan. Jendea tropelean sartu da, eta istripu bat gertatu da. Eraikinaren erraietan, segurtasuneko zaintzaile batek gizon bat galdekatzen du. Traje bat erostera etorri da gizona, eta, antza denez, zerikusia izan du gertakariekin. Baina… zer gertatu da zehazki? Zer lortu nahi du benetan zaintzaileak elkarrizketa horren bidez?
Politikaren eta arimaren ustelkeriaz, bakardadeaz eta orainaz mintzo da El traje, agian dena aldatzeko aukera emango digun orainaz. Bi pertsonaiaren arteko pultsu intelektual eta fisikoa da, tentsioz, gordintasunez, suspensez eta umore zoroz betea. Javier Gutiérrez eta Luis Bermejo dira Juan Cavestanyk (gaztelaniazko Egilerik Onenaren Max Saria, Urtain lanarengatik) sinatu eta zuzendutako testu honen protagonistak. Komedia beltzaren tonuan, ikusleari gogoeta eginarazi nahi dio Cavestanyk, zalantzan jartzeko bizi-sen suntsitzaile eta indibiduala, benetako biziraupenaren aurrean.
Fair Saturday
Arriaga Antzokiak bat egingo du, aurten ere, azaroaren 25ean (larunbata), ospatuko den Fair Saturday ekimenarekin. Egun horretan, hainbat hiritako artistak, kultur erakundeak, taldeak eta guneak elkartu egingo dira, ekitaldi bakoitzaren bitartez GKE edo gizarte arloko egitasmo bat bultzatuko duen kultur eta gizarte izaerako mugimendu globala eratuz. Horrela, larunbat horretan, arratsaldeko 19:00etan eskainiko den El traje antzezlanaren emanaldia izango da Fair Saturday ekimeneko jardueretako bat, eta emanaldi horren diru-bilketaren parte bat, RETINA BIZKAIA BEGISARE-ri emango zaio, Erretinako Distrofia Hereditarioen elkarte bat, 2016an Bizkaian jaio zena gaixotasun hauek jasaten dituzten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Beste patologia batzuk direla eta ikusmen baxua duten pertsonekin ere lan egiten du elkarteak.
Taldea
Antzezleak: Javier Gutiérrez eta Luis Bermejo.
Zuzendariaren laguntzailea: Nacho Redondo.
Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Mónica Boromello.
Argiztapenaren diseinua: Eduardo Vizuete.
Diseinu grafikoa: Rubén Salgueiros.
Produkzioa/Administrazioa: Andrea Quevedo.
Produkzio-zuzendaritza: Ana Guarnizo.
Produkzio exekutiboa: Mónica Regueiro / Carles Roca.
Produktorea: PRODUCCIONes[OFF]Vania.
Saioak
25 – 19:00 h.
Prezioa
13 - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Antzerki profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: