Bi anaiak familia etxeko ganbaran egin dute topo, 16 urtez elkarrekin hitz egin gabe egon ondoren. Aurki etxea botako dute, eta Victorrek, erretiroa hartzear dagoen polizia gizon xume batek, eta haren emazte Esther-ek hitzordua egin dute Victorren anaia nagusi eta kirurgialari arrakastatsu Walter-ekin, tasatzailearekin hitz egin eta familiako altzari zaharren prezioa erabakitzeko.
Arthur Miller-ek badu obsesio bat, era magistralean dohain bihurtzen duena: gizakiaren intimitatearen erradiografia egitea. Kirurgialari batek bezala, gure bizi erabakietako toles ezkutuenak trepanatzen ditu kontu handiz, sakon-sakonean dagoena, adierazgarriena, bistan jarriz era errukigabean. Eta ispilu batean bezala, gure isla ikusten dugu era batean edo bestean, guztiaren zergatia digeritzeko ahaleginean.
Taldea
Itzulpena: Neus Bonilla, Carme Camacho
Zuzendaritza: Sílvia Munt
Antzezleak: Tristán Ulloa, Gonzalo de Castro, Eduardo Blanco eta Elisabet Gelabert.
Eszenografia: Enric Planas
Argiztapena: Kiko Planas (AAI)
Soinuaren diseinua: Jordi Bonet
Saxo tenorra: Pepino Pascual
Jantziak: Antonio Belart
Bideoa: Raquel Cors, Daniel Lacasa
Ekoizpena: Bitò
Saioak
Otsailak 28, Martxoak 1 eta 2: 19:30
Martxoak 3: 19:00
Prezioa
8,50 - 25 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %20tik %35era bitarteTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Dto. última hora (para los colectivos anteriores, excepto Amigos/as de Arriaga): 50%
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
Ordu 1 eta 40 minutu