Florian Zeller egileak berak obra fartsa tragikotzat jotzen du. Eta horretan datza bere handitasunak eta zailtasunak, zahartzeak eraginda errealitatearen nozioa galtzearen gai korapilatsua jorratzen baitu. Buru nahasiaren edota, agian, inguruan dituenen interesen ondorioz nahasita dabilenaren, ez dugu inoiz jakingo, ikuspegian barneratzen gara.
Pertsonaia barregarri uzteko inolako asmorik gabe, Andresek (Héctor Alterio) barre eragiten digu. Egoera anbiguoen, askotan kontrajarriak, erantzun mingarrien, pertsonaia bikoiztuen, aldaberen, eta, familiak dioena benetan gertatzen ote denaren edota aitak sentitzen duena hori ote denaren zalantza guztien gainetik, oso obra dibertigarria produzitu dute, sarri askotan dramara hurbiltzen dena, beste batzuetan, komediara eta ia beti Hitchcock-en estiloko “thriller” kezkagarria gogora ekartzen duena. Izan ere, ziur gaudela uste dugunean, harrituta uzten gaituen eta berriro ere harrapatzen gaituen ustekabeko ezbehar bat gertatzen da.
Taldea
Zuzendaritza: José Carlos Plaza
Dramaturgia: Florian Zeller
Moldaketa: José Carlos Plaza
Musika: Mariano Díaz
Eszenografia: Francisco Leal
Argiztapena: Toño Camacho
Jantzien diseinua: Juan Sebastián Domínguez
Aktoreen zerrenda: Héctor Alterio, Ana Labordeta, Luis Rallo, Miguel Hermoso, Zaira Montes, María González
Saioak
Ekainak 6. 20:00
Ekainak 7. 20:00
Ekainak 8. 20:00
Ekainak 9. 20:00
Ekainak 10. 20:00
Prezioa
8,50 - 25€ /Beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek: gehienez, %25
Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %20.
Antzerkiko profesionalek: %20
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
Iraupena
ordu 1 eta 30 minutu