Antonio Díaz dugu Pop Magoa: Discovery Max kateko magiako izarra, Magiako Sari Nazionala, “Mr. Snowren istorio harrigarria” eta “Ilusio Handia” ikuskizunen sortzaile eta protagonista, eta orain Arriagara datorrena bere ikuskizun berriarekin.
Stephen Hawking eta Eduard Punset txunditurik utzi dituen gazte talentutsu hori berriro dator oholtzara show berri batekin, publikoari eskaintzeko ilusionismoa, emozioa, freskotasuna, musika eta magia, MAGIA erruz.
Hau esan dute berari buruz: “Antoniok dena lortzen du: harritzea, ilusioa piztea, hunkitzea eta dibertitzea. Morroi hau onena da!”. Andreu Buenafuente. “Erabat txundigarria da”.
Saioak
Prezioa
10,50 - 35 euro / Beherapenak
Iraupena
80 minutu