Xavier Montsalvatge XX. mendeko konpositore espainiar garrantzitsuenetakoaren operaren egokitzapen musikala, pianorako, bost abeslari eta dantzari batentzat sortua, Charles Perrault idazle frantsesaren izen bereko ipuin tradizionalean oinarritua.
Errotari baten semearen istorioa kontatzen du. Aitak, hil ondoren, katu bat besterik ez dio utzi, baina ez daki ezohiko katua dela, hitz egiteko gai dena eta, azkenean, Carabáseko Markes bihurtuko duena.
Ikuskizunak planteamendu espazial soil eta arina du, bai eta jantzi dibertigarriak ere, eta haurrei zein helduei barre eta amets berdin eginarazten dien ipuinaren esentzia berreskuratzen du,partitura zoragarriaren dotorezia alde batera utzi gabe eta balletari ere protagonismo garrantzitsua emanda.
Gaztelaniaz, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Adina: 5 urtetik gora.
ABAO-OLBEren eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizunak
Taldea
Katua: Sandra Ferrández.
Printzesa: Sonia de Munck.
Errotaria: Pablo Rossi Rodino.
Erregea: Javier Povedano.
Ogroa: Ricardo Llamas Márquez.
Untxia: Aarón Martín.
Piano-jolea: Duncan Gifford.
Musika zuzendaria: Duncan Gifford.
Eszena zuzendaria: Rita Cosentino.
Eszenografia: Rita Cosentino / Cristina Martín.
Argiztapena: Lía Alves Santos.
Jantziak: Gabriela Salaverri.
Koreografia eta Eszena-zuzendariaren laguntzailea: Aarón Martín.
Produkzioa: ClassicVet.
Saioak
Prezioa
13 - 18€
Iraupena
60 min.