Antzerkia - Agertoki irekia

EL ENTERRADOR

Gerard Vázquez eta Pepe Zapata

Haien ustez piztiak besterik ez dira... baina nik gizakiak lurperatzen ditut.

2024ko urtarrilaren 16tik 17ra

«Lehenik, gorpuak garbitzen ditut. Baina ez krimenaren aztarnak ezabatzeko. Ez didate halakorik agindu, nahi dudalako garbitzen ditut. Haiei berdin zaie nola lurperatzen zaituztedan, azkar egitea da kontua. Denak barrura, bata bestearen gainean, zaku bete kare, eta aurrez atera dudan lurra gainetik. Haien ustez, hobi horietan daudenak piztiak dira… baina nik… gizakiak lurperatzen ditut».

Egun gutxi barru ikusleen aurrean antzeztuko duen bakarrizketa prestatzen ari da aktore bat. Berak idatzi du, hain zuzen aitonari eta antzeztuko duen pertsonaiari buruz familiak urte luzez kontatu izan diona oinarri hartuta. Aktorearen familia eta pertsonaia («ehorzlea») herri berean jaiotakoak dira. Gaur, bakarrik entseatzera joan da antzokira, aurreikusitako entsegua baino zenbait ordu lehenago, eta emanaldia egitera. Egunero bezala, hilerrira eraman dituzten fusilatuak lurperatu behar ditu antzezten duen pertsonaiak. Egun hartako gorpuen artean, lagun bat ezagutu du…

Ikuskizun hau omenaldi bat ere bada, alegia Gerra Zibileko eta gerraosteko izugarrikeriaren eta basakeriaren erdian gizatasunaren eta duintasunaren testigantza utzi zuten pertsona guztiei, horietako asko heroi anonimoak.


Taldea


Dramaturgia eta zuzendaritza: Gerard Vázquez.
Aktorea eta produktorea: Pepe Zapata.
Espazio eszenikoko eta argiztapeneko aholkularia: Ignasi Camprodon.
Sehaska-kanta: Alba Carmona.
Produkzio exekutiboa eta artistikoa: Montse Enguita.
Konpainia: TEATRO DE DOS.

Saioak

16 eta 17 – 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).

Iraupena

1h

TOP