Antzerkia - Agertoki irekia

EL DILEMA DEL CORCHO

Patxo Telleria

Etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joku teatral dibertigarria.

2024ko urriaren 18tik 20ra
Sarrerak erosi

Iaz euskaraz estreinatu ondoren, orain gaztelaniaz estrenatuko da endreduzko thriller politiko hau, bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko.

Izan ere, aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea bera izan da. Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (60 urte) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.


Taldea


Egilea: Patxo Telleria.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo .
Eszenografia: Fernando Bernués .
Aktoreak: Patxo Telleria, Ramón Barea.
Jantziak: Ana Turrillas.
Soinu espazioa: Adrian Garcia de los Ojos.
Eszenografiaren eraikuntza: Raul Arraiza.
Argiztapena: David Rodriguez.
Soinua: Borja Arbaiza.
Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia.
Kolaborazioa: Arriaga Antzokia

Saioak

18/10/2024 19:30
19/10/2024 19:00
20/10/2024 19:00

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua*.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP