Ikuskizuna bertan behera
SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA
Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:
Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.
Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.
INFORMAZIO GEHIAGO
Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:
- Telefonoz: 94 479 20 36
- E-maila bidez: informacion@teatroarriaga.eus
Madrilen arrakasta izan ondoren, 100.000 ikusle baino gehiago izanik, Arriaga Antzokira dator «El curioso incidente del perro a medianoche». Christopher Boone izeneko adimen ikaragarria duen haur autistaren istorioa dugu, bere bizilagunaren txakurraren heriotza bitxia ikertzea erabakiko duena. Cristopherren munduaren ikuspuntu berezia eta bere gurasoekin, eta bereziki irakaslearekin, duen harremanak gainditze, adiskidetasun eta tolerantzia erakusten dituen istorio hunkigarria sortuko du. Guzti hau Cristopher egoskorraren bizitzatik igaroko diren antzezle-zerrenda luzeak lagunduta.
Nazioarte mailan ahobatezko iritzia egon da Mark Haddonen eleberrian oinarrituriko lan honen inguruan: azken urteetako harrigarri eta liluragarrienetakoa. Beste batzuen artean 5 Tony sari (Broadway) eta / Olivier (Londres) jaso dituen lan honek misterio eta abentura trama du, une batzuetan areagotzen dena, istorioaren klimaxera iritsi arte.
Taldea
Eleberria: Mark Haddon
Moldaketa: Simon Stephens
Zuzendaria: José Luis Arellano García
Antzezleak: Raúl Pulido, Chema Ruíz, Mélida Molina, Mabel del Pozo, Carmen Mayordomo, Anabel Maurín, Boré Buika, Pedro Martín, Eva Egido
Itzultzailea: José Luis Collado
Eszenografia: Gerardo Vera
Argiteria: Juanjo Llorens (Max saria “El curioso incidente del perro a medianoche”-ren argiteria diseinu onenagatik)
Musika: Luis Delgado
Bideo-eszena: Álvaro Luna
Karakterizazioa: Sara Álvarez
Zuzendariaren laguntzaileak: Andoni Larrabeiti eta Dani Villar
Bideo-eszena laguntzailea: Elvira Ruiz Zurita
Jantzi eta eszenografia laguntzailea: Elisa Cano
Grupo Marquina produkzio exekutiboa: Alejandro Colubi y Vicente Roig
Klemark produkzio exekutiboa: Roque Mosquera
Acción Sur produkzio exekutiboa: David R. Peralto
Produkzioko zuzendaria: Alberto Closas
Jantziak: Silvia de Marta
Saioak
23 eta 24 - 19:30
25 - 17:00 eta 20:30
26 - 19:00
Prezioa
9,50 - 25 € /beherapenak
Arriaga lagunak: %25eko deskontua.Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
Iraupena
150 minutu