Gaur egungo Varsovian, Blancak ghettoko kartografoaren kondaira entzuten du. Zehazki, kondairak dio kartografo zaharra arriskuan zegoen mundu haren mapa egiten tematu zela bere inguruan guztia hiltzen zihoan bitartean. Baina, zeregin horretarako, kartografoak laguntza behar zuen, bere zangoek ezin zioten gorputzari eutsi eta ezin zituen horretarako beharrezko datuak bildu, beraz, neskato batek bilatzen zizkion.
Blancak kartografoaren kondaira egiatzat hartuko du eta mapa zahar haren bila hasiko da obsesiboki. Baina bilaketa hori uste baino sakonagoa izango da, berak ez dakiela bere buruaren bila irtengo duelako. El cartógrafo bilaketa horri eta kondaira hari buruzko obra –mapa– da.
Taldea
Interpretatzaileak: Blanca Portillo eta José Luis Garcia-Perez
Testua eta zuzendaritza: Juan Mayorga
Zuzendaritza-laguntzailea: Carlos Martínez Abarca
Eszenografia eta jantziak: Alejandro Andujar
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
Musika eta soinu-espazioa: Mariano García
Saioak
Maiatzak 11. 20:00
Maiatzak 12. 20:00
Maiatzak 13. 20:00
Maiatzak 14. 19:00
Prezioa
8,50 - 25 euro /Beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek: %25etik %35era
Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.
Antzerkiko profesionalek: %25
Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunentzat izan ezik)
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
Iraupena
ordu 1 eta 10 minutu Atsedendik gabe