Zer da gizon izatea?
Espetxean, Molina eta Valentin ziega berean daude. Molina gizon-gorputza duen emakumea da, eta adingabe bat seduzitzeagatik kartzelaratu dute. Valentin mundua aldatu nahi duen ekintzaile politikoa da, eta galdeketetan torturatu egin dute. Errealitatetik ihes egiteko, Molinak antzinako filmak gogoratuko ditu. Horietako protagonistekin eta bigarren mailako pertsonaiekin identifikatuko dira, eta prozesu horretan gogoeta egingo dute beren bizitzaren eta nortasun politiko eta sexualaren inguruan. Zauri ireki ugari dituen barne-borroka eta orro egiteari uzten ez dion pantera.
Debekatutako istorioa da, eta agerian uzten du gizakiak duen maitatzeko beharra. Itxialdian, Valentin eta Molina bidaide dira bidaia existentzial batean, askapenerako bidaia batean. Bolero usaina duen thrillerra da ia-ia. Isolamendu horretatik kanpo, heriotza eta tortura dira nagusi, eta, bien bitartean, bi protagonistek iraultzaren zain jarraitzen duen munduarekin egiten dute amets. Askapen politikorako nahitaezkoa da gorputzen askapena.
“Iluntzen duenean beti behar dugu norbait”.
J. M. Mora
Taldea
Antzezleak: Eusebio Poncela, Igor Yebra
Bertsioa: Diego Sabanés
Eszenografiaren diseinua: Eduardo Moreno
Argiztapenaren diseinua: David Picazo
Jantzien diseinua: Carlota Ferrer
Diseinu grafikoa: María La Cartelera
Produktorea: Jesús Cimarro
Ekoizpena: Pentación Espectáculos
Saioak
6 - 19:00h.
7 - 19:00h.
8 - 19:00h.
Prezioa
13€ - 25€
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
105 min.