Pastora Imperiok amarekin biltzen zituen elezahar eta doinu ijitoetan inspiratuta konposatu zuen Manuel de Fallak El Amor Brujo. Andaluziako musikaren esentzia modu paregabean islatu zuen, flamenkoaren aldaeren bidez: seguiriyak, soleareak, poloak, martineteak, zanbrak…, eta haien espiritua txertatu zuen bere konposizio-lengoaian. A priori, ensanble barroko batek Manuel de Fallaren musika interpretatzea harrigarria izan daiteke askorentzat; ordea, Fallaren beraren helburu estetikoak kontuan hartuz gero, ezerk ez luke inor harritu behar.
Fallak Andaluziako kantuagatik —edo garai hartan sortzen ari zen flamenko-kantuagatik— zuen miresmena partekatzeak argi eta garbi erakusten du proposatzen dugun bertsioan flamenko-kantari bat egotea ideia ona dela. Gainera, Euskal Barrokensemblearen ezaugarriak dituen ensanble batean, flamenko-kantariak bere ahotsa xuxurlatu edo zarrastatzen du, autorearen jatorrizko ideia berdingabeki birsortuz. Liraren, lavtaren edo perkusio persiarren soinua…, gure ustez, ezer ez dago Fallak bere partituraren zenbait unetan islatu nahi izan zuenaren kontra; alderantziz, autoreak bere jatorrizko partituran islatu nahi izan zuen exotismoa nabarmentzen du.
Taldea
Zuzendaria: Enrike Solinís.
Flamenko-kantaria: Teresa Hernández.
Saioak
Prezioa
11 - 21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
70 min.