“Egun batean, zerbait gehixeagoan, tropa herri batean finkatzen da (edota inbaditu egiten dute?); bi gizon gogor adiskide egiten dira; gazte bat bahitu eta bortxatu egiten dute; gizon bat exekutatu egiten dute eta herria armadaren aurka altxatzen da.
“El alcalde de Zalamea obrak justiziaz hitz egiten du. Justua ez den mundu batean zuzena izaten saiatzen den gizon kontraesankor eta zuhur batez. Gizon baten, armadaren, herriaren eta lege batzuen biktima den emakume batez. Pertsona, herri eta ordena zibil baten bortxaketaz, eta begiak ez ixtearen erantzule egiteak duen prezioaz”. Álvaro Tato, Calderón de la Barca-ren obra hilezkorraren bertsio honen egilearen hitzak dira.
Compañía Nacional de Teatro Clásico konpainiak, Helena Pimenta-k zuzenduak, Carmelo Gómez-ekin muntaia bikaina eskaintzen digu; Joaquín Notario-k Pedro Crespo handikiro interpretatzen du, beste hainbeste eginez Lope de Figueroa jaunaren paperean eta Nuria Gallardok Isabel interpretatuko du, bortxatua izan den biktima.
Taldea
Compañía Nacional de Teatro Clásico konpainia
Aktore-zerrenda esku-hartze ordenaren arabera:
David Lorente, Pedro Almagro, Juan Carlos Cuevas, Clara Sanchís, Jesús Noguero, Óscar Zafra, Francesco Carril, Álvaro de Juan, Alba Enríquez, Nuria Gallardo, Carmelo Gómez, Rafa Castejón, Joaquín Notario, Egoitz Sánchez, Alberto Ferrero, Jorge Vicedo, Karol Wisniewski, Blanca Agudo. Rita Barber -cantante- y J . Carlos de Mulder –Vihuela-.
Egilea: Calderón de la Barca
Koreografia: Nuria Castejón
Jantziak: Pedro Moreno
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
Eszenografia: Max Glaenzel
Bertsioa: Álvaro Tato
Zuzendaritza: Helena Pimenta
Saioak
IRAILA
29: 20:00
30 : 20:00
URRIA
1: 20:00
2 : 19:00
Prezioa
8,50-25 euro / Beherapenak
Iraupena
1 ordu 30 minutu