Errusiako gaur eguneko dantza konpainia onenetako bat dator Arriaga antzokira Boris Eifman-en zuzendaritzapean “Rodin” izeneko lana aurkeztera, hots, Maurice Ravel, Camille Saint-Saëns eta Jules Masseneten musikarekiko balet bat, San Petersburgoko Alexandrinsky Theatre antzokian estreinatu zena 2011ko azaroaren 22an.

Balet honetan Auguste Rodin eskultore frantses handiaren bizitza kontatzen zaigu, bai eta Camille Claudel bere ikasle, musa eta maitale errusiarrarekin izan zuen maitasun istorio tragikoa. Hamabost urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren bereizi egin ziren, eta haustura hori hain kolpe latza gertatu zitzaion Camilleri non bere azken 30 urteak erietxe batean igaro baitzituen.

Lan hau, bere koreografoaren hitzetan, “balet psikologiko” bat da, zeinetan dantzaren bitartez adierazten den Rodinek eta Camillek beren brontze eta marmolezko lanen medioz adierazi zituzten pasioa, barne-gatazka eta etsipena. Bi eskultoreek harrian landu zituzten une horiek Eifmanek maisuki bihurtzen ditu jario aberats bat, gorputz-mugimendu astinez eta emozioz betea.

Munduko antzoki ospetsuenetan arrakasta lortutako konpainia bat, beraz, orain Arriagako oholtzan gozatu ahal izango duguna.

 


Taldea


Koreografia: Boris Eifman
Musika: Maurice Ravel, Camille Saint-Saëns, Jules Massenet
Konjuntoak: Zinovy Margolin
Jantziak: Olga Shaishmelashvili
Argiak: Gleb Filshtinsky, Boris Eifman

Saioak

Prezioa

12-42 euro / Beherapenekin

Iraupena

1 ordu 50 minutu

TOP