Dantza

DREAM

Koreografia: Israel Galván / Ideia eta zuzendaritza: Natalia Menéndez

Amen eta seme-alaben arteko harremanari buruzko ametsa eta amesgaiztoa. Ez da ez antzerkia, ez dantza, ez flamenkoa… Dena da aldi berean.

2024ko urriaren 11tik 12ra

Instalazio-premisa bat da abiapuntua, gaztelaniazko MADRE hitzaren anagrama: DREAM. Gainera, amen eta seme-alaben arteko harremanaren inguruan ikertzeko aukera ematen du. Amatasunak, gainerako animaliekin —ez bakarrik ugaztunekin— parekatzen gaituen prozesu biologiko gisa ulertuak, maitasunetik zein gorrototik hurbil dauden konnotazio afektiboak izan ditzake, edo, sarritan, pultsio horiek eta beste asko arrazionaltasunetik at uztartzen dituzten sentimenduak piztu ditzake. Sentsazioen uztarketa nahasi eta muturreko horrek DREAM/MADRE amets baten antza izan dezake. Edo, agian, amesgaizto batena.

Diziplinarteko zeremonia da Dream, amen eta seme-alaben arteko harremanari buruzko ametsa eta amesgaiztoa. Ez da ez antzerkia, ez dantza, ez flamenkoa; baina, hori guztia da aldi berean. Ikuskizunak bere egiten du agertokia; bertan, bitxiki ezaguna egiten zaigun zerbait sortzen da, ama asko eta seme-alaba asko biltzen dituena. Nor da ama eta nor semea? Ez dago argi, eta ez dago hori argitzeko asmorik. Ospakizun bat da, erritu bat, amarengandik ihesi doan eta ospatzen ari den semearen zeremonia. Errituak berak emozio oso primarioak biltzen ditu, gizakiak hasiera-hasieratik eta beti ondoan izan dituen emozioak.


Taldea


Ideia, sorkuntza eta zuzendaritza: Natalia Menéndez.
Sorkuntza, koreografia eta interpretazioa: Israel Galván.
Ahotsa: Nathalie Seseña (ahotsa).
Musikariak: María Marín (gitarra eta cantea), Antonio Moreno (perkusioak), Juan Jiménez Alba (haize-instrumentuak).
Musika-aholkularia: Miguel Álvarez Fernández.
Argiztapenaren diseinua: Valentín Donaire.
Soinu-espazioaren diseinua: Pedro León.
Jantzien diseinua: Micol Notarianni.

Eszenografiaren diseinua: Pepe Barea.
Zuzendariaren laguntzailea: Ana Barceló.

Ekoizleak: Teatro Español eta Israel Galván Company.

Saioak

11/10/2024 19:30
12/10/2024 19:00

Prezioa

18-36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erako DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).

Iraupena

70 min.

TOP