Kontzertuak

Die schöne Magelone

Roger Padullés tenorrak, María Escobar sopranoak eta Iain Burnside piano-joleak, Mercè Aránega aktorearen laguntzarekin.

2015ko urriaren 15a

Roger Padullés tenorrak, María Escobar sopranoak eta Iain Burnside piano-joleak, Mercè Aránega aktorearen laguntzarekin, Johannes Brahms-en “Die schöne Magelone” (Magelone ederra) aurkezten digute.

Robert Schumann hil zenean haren alargun Clarak laguntza eta sostengua aurkitu zuen Schumannen ikasle gazte batengan: Johannes Brahms. Biak bizi izan ziren beste 40 urte, eta sekula ez da argitu elkarren artean egon zen harremanaren benetako izaera.

Ludwig Tieck-en (1773-1853) Magelone testuetan oinarritutako Brahmsen abestiak dira konpositore horrek lied-gile bezala egindako lanaren gailurra, bere ziklo oparoena. 1860. urte inguruan idatzi zituen 15 abesti horiek maitasun gizabidetsuko istorio epiko bat kontatzen dute gertakari sorta baten harian –gertakari sinesgaitzak, eta, gaur eguneko begiekin ikusita, are irrigarriak. Alta, Brahmsek eta Klarak inoiz ez zuten istorio hori txantxetan hartu, eta gaur saiatuko gara jakiten zergatik.

Normalean, lan hau bi eratan interpretatu izan da: batetik, istorioaren zati musika gabeak abestien arteko tarteetan kontatuz, eta, bestetik, elkarren artean batere lokarri narratiborik ez duten kantu burujabe batzuen antzera abestuz. Gaur dakarkizuegun ikuskizunak hirugarren bide bat aukeratu du, eta bertan Mercè Aránega aktoreak Clara Schumannen papera interpretatuko du Ibán Beltránen eszena zuzendariaren gidaritzapean.


Taldea


Roger Padullés: tenorra
María Escobar: sopranoa
Iain Burnside: pianoa
Mercè Aránega: aktorea, Clara Schumannen papera interpretatzen
Ibán Beltrán: eszena zuzendaria

TOP