Antzerkia - Agertoki irekia

DÍAS ESTUPENDOS

Alfredo Sanzol
Gazte Konpainia P6

Komedia sentsual, ganberro eta sentimental bat da honako hau.

2024ko urriaren 22a
Sarrerak erosi

Udan, jendeak bere paradisuak eraikitzen ditu, eta ausartzen ez delako edo denborarik ez duelako ikasturtean zehar egin ezin dituen gauza guztiak egiten ditu. Gainera, mundu guztiak amesten du alaitasun eta zorion hori bere eguneroko bizitzara eramatea. Udaren «iheskortasunari» urte osoan zehar eusteko gogo horrek frustrazio batzuk dakartza berekin, eta frustrazio horiek ere islatzen dira lan honetan, non une dramatikoak eta ikusleen barre-algarak pizten dituzten beste une batzuk nahasten diren. Azken finean, komedia sentsual, ganberro eta sentimental bat da.


Taldea


Egilea: Alfredo Sanzol.
Zuzendaritza: Itziar Lazkano.
Antzezleak: Gorka Luna, Izar Pizarro, Itxaso Sánchez, Omar Somai, Markel Vázquez eta Sofía Zallio.
Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
Argiztapenaren diseinua: Fernando Alcáuzar.
Kantu-zuzendaritza: Yeray Vázquez.
Atrezzoa eta eszenografia-elementuak: María Casanueva.
Zuzendariaren laguntzailea: Iñigo Cobo.
Kartela: Lucía Sáiz Báez.
Produkzioa: Gazte Konpainia P6.

Saioak

22/10/2024 19:30

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa:
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (palko proszenoan eta lagun batekin).
TOP