Azken urteetako tradizioari jarraiki, Arriaga Antzokiak berriro ere omenaldia egingo dio Juan Crisóstomo de Arriaga musikagile handiari, izena ematen dionari. Urtarrilaren 27an ganbera kontzertu oso berezia eskainiko da, 1806. urtean bera jaio zeneko dataren egunarekin koinziditzen duen egunean. Bitxia bada ere, egun horretan bertan jaio zen urte batzuk lehenago, 1756. urtean, veste musikagile handi bat, eta hain zuzen ere harekin ahaidetu zen Arriaga: Wolfgang Amadeus Mozart.

Bilbao Sinfonietta, musika sinfonikoa eta eszenikoa formatu txikian nahiz ganbera musika garbia jotzen dituen talde honek, oraingo honetan bezala, errezitaldi honetan aurrez aurre jartzen ditu bi jenioak: J. C. Arriaga vs W. A. Mozart. Gure belarriei atsegin emateko aukera bikaina, inolaz ere, musikaren bi maisu horien arteko elkarrizketarekin.


Taldea


Juan Crisostomo de Arriaga (Bilbo, 1806ko urtarrilaren 27a - Paris, 1826ko urtarrilaren 17a)

Wolfgang Amadeus Mozart, (Salzburgo, 1756ko urtarrilaren 27a -Viena, 1791ko abenduaren 5a)

Bilbao Sinfonietta

Biolina: Enekoitz Martinez

Biolina: Maddi Arana

Biola: Ricardo Cuende

Biolontxeloa: Iván Casado

Kontzertua Foyer gunea

 

Saioak

19:00 

Prezioa

15 euro /beherapenak

Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70

Sarrerako prezioa: 12 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak
TOP