Adin guztiei zuzendutako zinemako musika ikuskizun hau ezinbesteko bezain «ikusezinak» diren bi elementuk osatzen dute: musika eta pertsonaien ahotsak. Aktore bikoiztaileen (Jordi Brau eta Luis Posada) laguntzari esker, Hollywoodeko aktoreek kontzertuan parte hartu ahal izango dute.
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eskutik joango den interpretazio musikala bere ahotsen efektu oroitarazleaz konbinatuz, eta irudien proiekzioak lagunduta, «La máscara», «El discurso del rey», «Forrest Gump» eta «Misión imposible» bezalako filmetara eramango gaituzte, beste askoren artean.
Jordi Brau izen famatuen bikoiztailea da, besteak beste Sean Penn, Nicolas Cage, Kenneth Branagh, Dennis Quaid, Robin Williams, Tom Cruise, Daniel Day-Lewis eta Tom Hanks aktoreena. Luís Posadaren ahotsak ere antzezle handiak interpretatu ohi ditu, hala nola Johnny Depp, Jim Carrey, Adrien Brody, John Cusack edota Leonardo Di Caprio.
Taldea
Soinu-banden kontzertua
Bilbao Orkestra Sinfonikoa – Zuzendari musikala: Rubén Gimeno
Aktoreak: Jordi Brau, Luis Posada
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Orkestrako zuzendaria: Rubén Gimeno
Kontzertua Bilbao Orkestra Sinfonikoa-rekin (BOS) lankidetzan
Saioak
19:30
Prezioa
10,50 - 27 € /beherapenak
Arriaga lagunak: gehienez %20ko deskontua.BOS harpidedunak: %20ko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %15eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
Iraupena
95 minutu atsedenaldiarekin