Mende bat geroago, koplak indarrean jarraitzen du hura gogoratzen duten artista eta poeta askoren ahoetan, gure adinekoen oroimenean eta, haiei esker, baita gazteen artean ere. Tradizio musikalen defendatzaile leiala da Diana Navarro, eta, kontzertu honetan, soinu-bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu, zuzeneko pianoaren xalotasunetik abiatuta fusiorik harrigarrienera iristeko, kopla denboragabea dela berriro ere agerian jarriz.

Arrakasta handia lortu ostean aktore gisa En tierra extraña antzezlanean Concha Piquerren rola jokatuz —2022an Arriaga Antzokian ikusi ahal izan genuen—, artista handi hura eta kopla-generoa omendu nahi izan ditu Dianak, haren kanturik enblematikoenak eta ezezagunenak gogora ekarriz. Horrela, belaunaldirik gazteenek erreferentetzat hartu ahal izango dute emakume hori, bera izan baitzen, 14 urte besterik ez zituela, Broadwayn jardun zuen lehen espainiarra, eta soinu-zinemako irudietan agertu zen lehen aktorea, bere karreran zehar izandako lorpenetako batzuk aipatzearren.


Taldea


Ahotsa: Diana Navarro.

Saioak

13/05/2025 19:30

Prezioa

29-45€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP