Erreginaren lepokoa berreskuratu eta hogei urtera, Austriako Anak beste misio bat aginduko dio D’Artagnan leialari: bil dadila berriro adiskideekin eta bere semea, Dofina, Frantziako Luis XIV.a izango dena, topatzea, ezkutatuta baitago. Baina Athos, Porthos eta Aramis zahar eta akituak jada ez daudenez sasoian, beren ondorengoak bidaliko dituzte: bi neska, ezeren eta inoren beldur ez direnak, eta mutiko ekintzaile bat. Denek batera, D’Artagnan eta mosketari gazteek Mazzarino kardinal gaiztoaren, botere guztia bereganatzeko konspiratzen dabilenaren, morroiak garaituko dituzte.

Gaztelaniazko opera, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin.

Adina: 6 urtetik gora

ABAO-OLBEren eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizuna.


Taldea


Musika: José María Echeverría.
Eszena-zuzendaritza: Victor Iriarte.
Ekoizpena: Nafarroako Ganbera Opera.

Saioak

03/01/2025 12:00 h. 18:00 h.
04/01/2025 12:00 h. 18:00 h.
05/01/2025 12:00 h.

Prezioa

13-19€

Iraupena

60 min.

TOP