Concierto – Espacio Foyer

DANIELA TABERNIG Y TOMAS BALLICORA

LAS DOS ORILLAS – Argentinako abestia

Argentinako ganbera-abestia: Espainiaren eta Latinoamerikaren arteko zubia XIX. eta XX. mendeetan.

2024ko azaroaren 19a

Argentinako ganbera-abestiaren bidez bi mundu kulturalen artean egindako bidaia, XIX. eta XX. mendeetan Espainiaren eta Latinoamerikaren arteko truke artistiko baliotsua erakusten duena.

Kontzertuaren lehen zatian, Eduardo Grauren, Jaime Pahissaren eta Andres Gaosen lanak entzungo ditugu, Argentinako hainbat tokitara emigratu eta haietan bizitzen jarri ziren musikari, konpositore eta pedagogo espainiar nabarmenenetako batzuen lanak —garai hartako hazkunde soziokulturalaren parte garrantzitsu izan ziren horiek—. Juan José Castroren lana ere poeten eta konpositoreen arteko truke baliotsu horren adibide da. Truke horrek, hain zuzen ere, Argentinako ganbera-abestia aberasten eta garatzen lagundu zuen.

Ibilbidearen bigarren erdian, musikari garaikideak aurkituko ditugu, hala nola Carlos Guastavino, Alberto Ginastera eta Alberto Williams, hau da, nazionalismo argentinarraren ordezkari nabarmenak, baita amerikanismo musikalaren erreferenteak ere: Hector Iglesias Villoud, Girado Gilardi eta Pascual Quarantino.

DESKARGATU EGITARAUA


Taldea


Sopranoa: Daniela Tabernig.
Pianoa: Tomás Ballicora.

Saioak

19/11/2024 19:30

Prezioa

16€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA. (laguntzaile batekin)
TOP