Antzerkia

Cronología de las bestias

Familia batek lepoa eman nahi dio errealitateari bere buruari gezurrekin engainatuz

2018ko maiatzaren 03tik 06ra

Hamar urte lehenago seme bat desagertu zaion familia hondatu batek aurre egin behar die bere iluntasunei seme galdua bat-batean berriro agertzen zaienean. Ustekabeko itzulera horrek familia hori beren burua defendatzera behartzen du, muturreraino. Orduan ikasiko dute gezurrak konpromiso handia eskatzen duela. Gertatu zitzaiena, egin zutena eta egiteko gauza izan ez zirena oinaze gogorregia zaienez, erabakitzen dute errealitateari lepoa ematea eta beren burua gezurrekin engainatzea. Noraino iritsiko dira egia mingarriari ezikusi egiteko beren deliberoan?

Lan honetan gogoeta egiten da gezurrak familietan hartzen duen tokiaz, eraikitzen diren engainu eta faltsukeriazko sareez, eta horri guztiari eusteko behar izaten den ezinbesteko konpromisoaz.


Taldea


Testua eta Zuzendaritza: Lautaro Perotti
Interpreteak: Carmen Machi, Pilar Castro, Santi Marín…
Eszenografia: Mónica Borromello
Argiak: Carmen Martínez
Jantziak: Ana López
Zuzendaritzako laguntzailea: José Luis Huertas
Ekoizpen burua: Nadia Corral
Ekoizpen zuzendaria: Josep Domènech

TOP