Bilboko Koraleko Haurren Abesbatzak zinez berezia den kontzertua aurkezten du haurrak protagonista dituela: Haurraren Eskubideekiko konpromisoa musikaren bitartez.
Egoera kritikoetan alderdirik zaurgarrienak haurrak dira, gure Lur Planetan ugariak diren gerren eta bidegabekeria-egoeren ondorio suntsigarrienak pairatzen dituztenak. Musikak, elkartasunaren lotura gisa, parte hartzen duten haurrak artista ez ezik, eragile solidario ere bihurtzen ditu.
Kontzertuaren programa haurtzaroaren inguruko obretan oinarrituko da, haurra protagonistatzat duten musika-konposizioetan, bai haiei buruzkoa delako bai haien hartzaileak haurrak direlako.
Bilboko Koraleko Haurren Abesbatzarekin batera, kontzertuaren atal batean, Bilboko Lizeo Frantziarreko Abesbatzak parte hartuko du; horko zuzendaria ere Jose Luis Ormazabal da. Horrela, 200 parte-hartzaile baino gehiagok Nazio Batuek onartutako “Haurraren Eskubideak” aldarrikatuko dituzte.
Taldea
Bilboko Koraleko Harren Abesbatza
Bilboko Lizeo Frantziarreko Abesbatzarekin elkarlanean
Zuzendaria: José Luis Ormazábal
Pianoa: Anus Cividian
Saioak
Azaroak 19. 20:00
Prezioa
8,50 -25 euro /beherapenak