OHAR GARRANTSITZUA: EMANALDIEN HASIERA-ORDU BERRIA, 19:00ean.

Arriaga Antzokiak Bilboko Udal Musika Bandaren 5 kontzertu hartuko ditu, guztiak ere desberdinak eta bereziak, bere 125. urteurrenaren barruan.

“Musika emozioen artisautza da: emozioak ukiezinak dira, baina eraginkorrak ere bai, eta ezin atzituzkoak dira, baina gozatu ahal dira. Bilboko Udal Bandaren 125 urteek ezin konta ahala soinuzko unez bete du gure oroitzapen kolektiboa. Bidezko ez ezik, beharrezkoa ere bada hori ospatzea, oraindik ere aldarrikapenezko ekintza baita balioa ematea musika bandek gure gizartearen kultur garapenean izan duten eraginari, Garai zailagoetan, egoera hauskorragoetan, eragin izan baitzuten garapen hori, eginahalak eginez beren ahotsa herri baten ahots bihurtzearren, emozio askotariko baina aldi berean hurbilekoen irrikaz bizi zen herri baten ahots.

Lurraren eta lokatzaren apaltasunetik, baina ideia eta emozio itzelak eraikiz, arteak eta gizakiak elkarren artean duten hurbiltasuna eratzen baitute ideiek zein emozioek. Arte lanak esanahi bakarra ukan lezake: gainerakoekin partekatu ahal izatea. Soinuaren oroitzapenak erakusten digu gurari horren benetakotasuna, gure lanaren zer-nolakoa. Eskerrik asko lagun egiteagatik eta gure ondoan izateagatik. Aurrera”.

José R. Pascual-Vilaplana
Zuzendari titularra

 

URRIAK 7: ESKERRIK ASKO – 19:30h

Rubén Simeó-ren parte hartzeaz, tronpeta bakarlaria.  Zuzendaritza:  José R. Pascual-Vilaplana

Programa: ARBAN “Le Carnaval de Venise”,  SANDOVAL “Trumpet Concerto Nr.2”,  BUXTEHUDE “Ciacona e moll Bux WV 160”, CAMPHOUSE “La Cathédral Résiliente” eta JAGER “Epilogue Lest We Forget”.

 

AZAROAK 2: ZAZPIGARREN ARTEAREN OROITZAPENA – 19:30h

Zuzendaritza: José R. Pascual-Vilaplana

Programa:  BROUGHTON “Silverado”, MANDONICO “Omaggio a Nino Rota”, MANDONICO “Omaggio a Ennio Morricone” eta ALCALDE “The Pawnshop”.

 

AZAROAK 22:  EUSKAL HERRIKO BATUTAK I. – 12:00h

Gonbidatutako zuzendariak: J. Vicent Egea eta Alberto García Espina.
Programa: HAZO “Arabesque”, BROTONS “Concisa” 6. Sinfoniaren “Passacaglia i Finale” eta EGEA “Suite Céltica”.

 

ABENDUAK 1: EUSKAL HERRIKO BATUTAK II. – 19:30h

Gonbidatutako zuzendariak: Hilario Extremiana, Iker Sánchez eta Iñaki Urkizu (BMB zuzendariordea)

Programa: BARNES “Symphonic Overture”,  HOROWITZ “Dance Suite”, KAY “Western Symphony. Saturday Night”, TICHELLI “Postcard”, PERSICHETTI “Divertimento for Band” eta LEKUE “Zaraitzu”* / * Erabateko estreinaldia

 

ABENDUAK 20: ARIMAREN OROITZAPENA. – 19:00h 

Asier Polo (Biolontxeloa), Barcelona Gospel Messengers eta Goizargi Gospel Choir-ren parte hartzeaz.  Zuzendaritza korala: Ramón Escalé.  Zuzendaria:  José R. Pascual-Vilaplana

Programa:  LAURIDSEN “O Magnum Mysterium”, FAURÉ “Elegy”, BRUCH “Kol Nidrei”.

GOSPEL doinuak N. Williams,  S. Caeser, P. Knapp, Chester D.T. Baldwin, F. Hammond, H. Francis, W. Hawkins, D. Lawrence eta V. Mitchell egileenak, R. ESCALÉ eta I. URKIZU-k moldatuta.

Saioak

7 octubre 2020. 19:00 h.
2 noviembre 2020. 19:00 h.
22 noviembre 2020. 12:00 h.
1 diciembre 2020. 19:00 h.
20 diciembre 2020. 19:00 h.

Prezioa

5€

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek: 4€
TOP