Jaio zenetik 450 urte betetzen direnean Claudio Monteverdi (Cremona, 1567 – Venezia 1643) konposatzaile italiarraren figura gogorarazten duen zikloaren hirugarren jardunaldian, Khea Ziater konpainiak, Alex Gerediagaren zuzendaritzapean, Monteverdirengana hurbiltzeko modu freskoa eta desberdina proposatzen du. Izan ere, eszena zuzendaritzatik beti erakusten duen ikuspegi berritzaileak –orain denbora gutxi Malmö pieza ausarta ikusi ahal izan genuen Arriagan– harrituta utziko ditu, ziurrenez, ikuskizuna jarraitzera hurbiltzen diren ikus-entzuleak. Ikuskizuna Quarto Libro dei Madrigali a cinque voci izenekoan, 1603an Venezian argitaratu zen eta Gian Battista Guariniren, Ottavio Rinucciniren eta Giovanni Boccaccioren poemetan oinarritutako testuak dituen Monteverdiren zortzi Madrigal liburuen artetik laugarrenean, dago inspiratuta.

Monteverdiren madrigalen laugarren liburua eta haren edertasun asaldagarria, pertsonaia protagonistaren ekaitz isila elikatzen duen soinuaren euskarri bilakatzen dira lan honetan. Alex Gerediagak berak egin duen ikuskizunaren dramaturgiak sakondu egiten du zine erako narrazioa, apustu eszenikoaren gakoak bilatzeko, Khea Ziaterren ohiko linearekin leiala den estiloarekin. Izan ere, konpainiaren erronka nagusia, zirrikitu guztiak aurkitzea eta kontuz ibiltzea da, Monteverdiren musikak eskaintzen duen horretan integratzeko orduan taldearen baliabideak ondo aprobetxatu ahal izateko. Horrela, eszenak bikain uztartu eta josi dituzte beraien tresnak erabiliz, hau da: bideoa, argazkia, soinua, argia, testuak eta, jakina, Madrigalak.

Eszenatokian antzezle bat, Arrate Etxeberria eta ikuskizun honetarako beren beregi sortutako  ahots talde bat, Segreto a voci, Carlos Imazen musika zuzendaritzarekin, Ana Otxoa eta Ana Begoña Hernández sopranoek, Alicia Manceras mezzosopranoak, Koldo Villar tenoreak eta Mikel Zabala baxuak osatutakoa. Guztien interpretazioarekin ikus-entzuleak hunkitu egingo dira, giza izaerarekin erlazionatutako gaiak lantzen dituen eta premiazko dilema filosofikoan oinarritzen den lanarekin: pertsonen bakardadea, bizitzeko edo hiltzeko erabakiaren aurrean.

 

Sinopsia

Emakume bat bere bakardadearen amildegiaren aurrean. Bizitzeko edo hiltzeko erabakiaren aurrean. Aingeruen eta deabruen ahotsak inguruan. Heriotza azken amodio gisa, bihotzaren isiltasunean sortzen den azken erromantze gisa.

 

Monteverdiri eskainitako zikloa

Arriaga Antzokiak, Monteverdiren jaiotzaren 450. urteurrena ospatzeko bultzatu duen zikloa, egile italiarraren madrigalei dago eskainita. Alderdi hori zortzi liburutan landu zuen, eta denboraldi honetan lehenengo lauak eskainiko dira.

Claudio Giovanni Monteverdi (Cremona, 1567 – Venezia 1643) Errenazimenduko eta Barrokoko musikaren arteko trantsizioak eman zuen figura garrantzitsuena da. Historiako lehen operatzat hartzen dena idatzi zuen: L’Orfeo. Bere konposizio lanek ezin hobeto uztartzen dituzte harmoniak eta disonantziak, soinu emaitza paregabea lortuz.

 


Taldea


Khea Ziater

Neska: Arrate Etxeberria

Bestea: Na Gomes

 

Argazkia: Son Aoujil

Jantziak eta Atrezzoa: Azegiñe Urigoitia

Argiztapena: Oier Ituarte

Bideo edizioa: Jesus Pueyo

Testuak: Mikel Somiñona

Soinu edizioa: Joke De Vriese

Proiekzio teknikaria: Javi Andraka

Ekoizpena: Khea Ziater / Arriaga Antzokia

Zuzendaritza eta Dramaturgia: Alex Gerediaga

 

Segreto a voci

I. Sopranoa: Ana Otxoa

II. Sopranoa: Ana Begoña Hernández

Mezzosopranoa: Alicia Manceras

Tenorea: Koldo Villar

Baxua: Mikel Zabala

Musika zuzendaritza: Carlos Imaz

Saioak

Maiatzak19. 20:00

Maiatzak 20. 20:00

Prezioa

18 euro /beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: 13 euro

Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 13 euro

Iraupena

70 minutu

TOP