Ohikoa izaten da koreografoak obra bat sortzeko melodia batetik abiatzea. Alabaina, Marie Chouinard-ek Bosco margolariaren koadro bat hartu du erreferentziatzat, El Jardín de las Delicias triptiko ospetsuan oinarritutako sormen eder bat egiteko.
Horrela, artista kanadarrak koreografia bat hiru ekitalditan egituratu du: “El jardín de las delicias“, “Infierno” eta “Paraíso“- triptikoko panel bakoitzarekin bat datozenak. Izan ere, koreografo bat partitura bati atxiki dakion (edo ez) bezala, berak Bosco margolariaren koadroan, bere espirituan, inspiratzea aukeratu du, artelan baten aurrean jartzearen zoriona adieraziz.
1978an bere lehenengo lana aurkeztu zuenetik, eta, bereziki, 1990ean bere konpainia eratu zuenetik, Marie Chouinard artista kanadarra mundu-mailan, dantzako ezinbesteko erreferentea da, aintzatetsia eta sarri askotan saritua. Veneziako Biurtekoko dantzako zuzendari izendatu berria dute 2017-2020 aldirako.
Compañía Marie Chouinard konpainiaren produkzioa Jheronimus Bosch 500 Foundation fundazioarekin (Herbehereak) koprodukzioan.
Mundu-mailako estreinaldia Den Bosch-en, Herbehereak, 2016ko abuztuak 4an.
Taldea
Koreografia: Marie Chouinard
Jatorrizko musika: Louis Dufort
Dantzariak: Sébastien Cossette-Masse, Catherine Dagenais-Savard, Valeria Galluccio, Morgane Le Tiec, Scott McCabe, Sacha Ouellette-Deguire, Carol Prieur, Clémentine Schindler, Megan Walbaum
Eszenografia eta bideoa: Marie Chouinard
Argiztapena: Marie Chouinard
Jantziak eta osagarriak: Marie Chouinard
Makillajea: Jacques-Lee Pelletier
Saioak
Ekainak 2. 20:00
Ekainak 3.20:00
Prezioa
12 - 42 euro / beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek: %25etik %35era
Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.
Dantzako profesionalek: %25
Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
Iraupena
ordu 1 eta 15 minutu