La Verità lana Daniele Finzi Pascak idatzi eta zuzendutako antzerki akrobatikoko ikuskizun bat da, zeinetan hamaika artista elkartzen diren Salvador Dalík 1940an New Yorken Tristan eta Isolda antzerkirako pintatu zuen oihalaren inguruan.

Oihal hori baliatzen du Finzi Pascak istorio zenbait harilkatzeko: XX. mendearen 40. hamarkadako New Yorkeko etorkinen istorioak, Tristan eta Isoldarena, eta bere taldearen espiritua berpiztu nahian ari den zuzendari batena. La Verità honetan muturreraino eramaten dira taldekideen gaitasun fi sikoak, eta ikusleen aurrean paratzen dira irudi harrigarriak, itzal jostalariak, zuri, gorri odol kolorekoak, hutsaren gainean zintzilikatutako eskailerak, oreka-joko ezinezkoak, gorputz bihurketak, lumak eta lentejuelak.

Istorio horiek guztiek vaudeville dekadente bat osatzen dute, zeinetan akrobaziaren hizkuntzak gure inkontzientea kitzikatzen duen eta barne paisaiabatzuk ikusarazten dizkigun.

 


Taldea


Egilea, zuzendaria, koreografoa eta argien kodisenatzailea: Daniele Finzi Pasca

Zuzendari sortzailea, ekoizlea eta testu idazketan laguntzailea: Julie Hamelin Finzi

Musika, soinu diseinua eta koreografiaren kodisenatzailea: Maria Bonzanigo

Eszenografi a eta attrezzoa: Hugo Gargiulo

Ekoizle exekutiboa eta arte aholkularia: Antonio Vergamini

Ikerlaria: Facundo Ponce de León

Eskultura koreografi koen sortzailea: Toni Vighetto

Karratuaren sortzailea: Mariève Hémond

Karratuaren koreografoa: Annie-Kim Déry

Cyr · Cyr gurpilaren sortzailea: Daniel Cyr

Jantzien diseinua: Giovanna Buzzi

Argien kodisenatzailea: Alexis Bowles

Bideo diseinua: Roberto Vitalini

Zuzendari laguntzailea eta erregidore nagusia: Geneviève Dupéré

Makillaje eta orrazketen diseinua: Chiqui Barbé

Ekoizpen zuzendaria: Marc Laliberté

Arte aholkularia: Fabrizio Arigoni

 

 

 

Sarreretako zozketak La Veritá ikuskizunarentzat

TOP