Antzerkia

CIELOS

Wajdi Mouawad
Dirección: Sergio Peris-Mencheta

Kriptografoak, itzultzaileak eta ikertzaileak erlojuaren kontra ari dira lanean, eraso terrorista anizkoitz bat eragozteko.

2024ko urtarrilaren 26tik 27ra

Wajdi Mouawad-en «La sangre de las promesas» tetralogiako azken lana da Cielos, «Incendios», «Litoral» eta «Bosques» lanekin batera. Eta elementu komun bat dute guztiek: gizateriaren tragedia. Cielosek leku bereizi batera garamatza. Bertan, kriptografoak, itzultzaileak eta ikertzaileak erlojuaren kontra ari dira lanean, gizartearen hondamendia eragingo lukeen eraso terrorista anizkoitz bat eragozten saiatzeko.

Sergio Peris-Menchetaren zuzendaritzapean, ahots batek irekitzen du Cielos, online mezuen zeru birtualean dabiltzan milioika ahotsen artetik hartua eta deskodetua. XX. mendeko gerra guztiek irentsitako seme-alaben izenean hitz egiten du ahots horrek, gurasoei egozten die belaunaldiz belaunaldi isuritako odolaren errua, eta mehatxu egiten du, mendeku suntsitzaile bat iragarriz: inoizko atentatu terroristarik handiena. Baina Casandraren mitoan bezala, Estatuko botererik gorenek aginduta deszifratu nahian dabiltzanek ezin dute ulertu ahots hori, gurasoen aginduz seme-alabek isuritako odolaz mintzo dena, hizkuntza guztietan hitz egiten duten ahotsen bidez seme-alaben mendekua aldarrikatzen duena.


Taldea


Egilea: Wajdi Mouawad.
Zuzendaritza eta itzulpena: Sergio Peris-Mencheta.
Antzezleak: Marta Belmonte, Xoel Fernández, Álvaro Monje, Pedro Rubio eta Javier Tolosa.
Bideoproiekzioetako antzezleak: Sergio Lanza eta Rodrigo Simón.
Musika-konposizioa: Joan Miquel Pérez.
Eszenografiako diseinua: Alessio Meloni (AAPEE).
Argiztapenaren diseinua: David Picazo (AAI).
Jantziak diseinatzea eta egitea: Elda Noriega (AAPEE).
Soinu-espazioaren diseinua eta Qlab programazioa: Enrique Mingo.
Banaketa: GG Producción Escénica.
Barco Pirataren produkzioa, Producciones Rokamboleskas-ekin koprodukzioan.

Saioak

26 – 19:30 h.
27 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik %35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

1h 50min.

TOP