Musikala

CHICAGO

Musikala

Partitura mitikoa eta koreografia ahaztezina dituen Broadwayko musikal oso ezaguna.

2024ko abenduaren 05tik 29ra
Sarrerak erosi

CHICAGO Broadwayko musikalik famatu eta zirraragarrienetakoa da. Antzerki musikaleko garai guztietako hiru egilerik handienak dira haren partitura, letra, libreto eta koreografien sortzaileak: John Kander, Fred Ebb eta Bob Fosse. Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da CHICAGO, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsala, partitura mitikoa eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia.

38 herrialdetan taularatu delarik eta 34 milioi ikuslek ikusi dutelarik, CHICAGO antzerki-fenomeno bihurtu da mundu osoan. Zinemako eta telebistako izarrak, hala nola Melanie Griffith, Patrick Swayze, Sofia Vergara eta Pamela Anderson, erabat maitemindu dira libretoarekin, eta musikaleko pertsonaiarik enblematikoenak antzeztu dituzte. CHICAGOk 6 Tony sari, 2 Olivier sari eta 1 Grammy irabazi ditu, eta zutiko milaka txaloaldi jaso.


Taldea


Musika: John Kander.
Libretoa: Fred Ebb eta Bob Fosse.
Musika-zuzendaritza: Andreu Gallén.
Eszenografiaren diseinua: John Lee Beatty.
Jantzien diseinua: William Ivey Long.
Argiztapenaren diseinua: Ken Billington.
Jatorrizko soinuaren diseinua: Rick Clarke.
Nazioarteko produktore exekutiboa: Alecia Parker.
Ekoizleak: Pilar Gutierrez, Marcos Cámara eta Juanjo Rivero.
Produkzio exekutiboa: Marcos Cámara eta Juanjo Rivero.
Produkzioa: SOM Produce, Barry & Fran Weissler-ekin elkarlanean.

Saioak

PREZIO OROKORREKO EGUNAK


06, 07, 13, 14, 20, 22, 27 eta 28/12/2024 17:00 h. eta 20:30 h.
08, 15 eta 29/12/2024 18:00 h.
26/12/2024 19:30 h.

PREZIO MURRIZTUKO EGUNAK


05, 10, 11,12, 17, 18 eta 19/12/2024 19:30 h., 23/12/2024 21:15 h.

Prezioa

20-59€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20ko DESKONTUA tarifa arruntean eta% 15eko DESKONTUA tarifa murriztuan.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA funtzio guztietan, paradisuan izan ezik.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (palko proszenoan eta lagun batekin).


TOP