Dantza

CCN / ATERBALLETTO

Crystal Pite / Iratxe Ansa & Igor Bacovich / Diego Tortelli

Programa hirukoitz zirraragarria, Italiako lehen Koreografia Zentro Nazionalaren eskutik.

2025ko martxoaren 28tik 29ra

Centro Coreografico Nazionale (CCN)/Aterballetto Italiako lehen Koreografia Zentro Nazionala da, 2022an Kultura Ministerioaren enkarguz sortua 1977tik abian zen Aterballetto konpainia historikoaren oinarrituta. Koreografia Zentro Nazionalaren egoitza Reggio Emilian dago, Italiaren iparraldean; hain zuzen ere, Fonderian, noizbait galdategi bat izan zen XX. mendearen hasierako industriagune batean. Espazioa birkalifikatu egin dute, eta sormen-arrago bihurtu. Bost areto balioaniztun handi ditu, baita jantzi-lantegiak, bilera-gelak eta bulegoak ere. Sortzeko, harrera egiteko eta asmatzeko leku bat da, zeinak barne hartzen baititu dantza garaikidearen alderdi guztiak eta horrek beste arte-forma batzuekin duen lotura.

Hy CCN/Aterballetto hamasei dantzarik osatzen dute denboraldi oso bakoitzean, eta batez ere nazioartean ezagunak diren koreografoen ekoizpen berrietan eta lan enblematikoen aukerako errepertorioen emanaldietan egiten dute lan, ikuspegi kosmopolita, bitxi eta dinamiko bat bilatuz beti. Zentroaren ekoizpenak oso estimatuak dira Italiako eta munduko antzokirik eta jaialdirik garrantzitsuenetan. Oraingoan, programa hirukoitz batekin iritsiko dira Arriaga Antzokira; hiru koreografia aurkeztuko dituzte, dantzari ezagunek sinatuak, hala nola Crystal Pitek, Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek, eta Diego Tortellik.

Maitasuna, galera eta onarpena daude Crystal Pite koreografo kanadarraren Solo Echo lehenengo dantza-piezaren bihotzean. Johannes Brahmsen biolontxelorako eta pianorako bi sonatatan eta Mark Stranden Lines for Winter poeman inspiratuta dago. Stranden poeman bezala, Solo Echo piezak neguari, musikari eta mugimenduan dagoen gorputzari eskatzen die babesa, onarpenari eta galerari buruzko funtsezko zerbait adierazteko.

Iratxe Ansaren eta Igor Bacovichen Rhapsody in blue lanak jarraituko du gau-ekitaldia. Piezak Gershwinen rapsodiarekin jolasten du. Dantzariek musikak transmititu nahi duena sentitzen dute. Lana hain da ahaltsua, dibertigarria, animatua, forma-aldaketa etengabeez zipriztindua, non baso sorgindu bat zeharkatzen ari zarela dirudien: pauso gutxi batzuen tartean, minutu batzuetan, izaki magiko batekin egiten duzu topo, zure gainean kolorez aldatzen den ametsezko zeru batekin. Dena posible den espazio musikal bat eskaintzen du rapsodiak, non txoko bakoitzetik elementu berriak sortzen diren, ikuslea etengabe harrituz. Gorputzek estimulu azkar eta beti aldakorren aurrean erreakzionatzen dute.

Azkenik, Glory Hall Diego Tortelliren Aterballettoko 16 dantzarientzako sorkuntza berria da, tarteko espazio batean zehar, argiaren eta iluntasunaren artean esekita dagoen bidaia sentsorial eta errebelde bat. Espazio beltz baina inoiz erabat ilun batean kokatuta, koreografia erritu estatiko baten moduan garatzen da, non sentsualitatea eta espiritualtasun profanoa nahasten diren, plazer, birtuosismo eta aintzaren bertsio pertsonal baten bilaketa etengabeko joko bat sortuz. Dantza, kontakizunari desafio eginez, etengabe birsortzen da, emozio iheskorrak azaleratzen utziz, desagertzera eta birsortzera bideratuak. Glory Hall-en, edozer da posible: musikak harmonia eta transgresioaren crescendo batean eramaten gaitu, mugarik gabeko estasira, rock soinuak melodia sinfonikoekin batuz.


Taldea


CENTRO COREOGRAFICO NAZIONALE / ATERBALLETTO
Zuzendari nagusia eta artistikoa: Gigi Cristoforetti.
Konpainiako zuzendaria: Sveva Berti.
Dantzariak: Ana Patrícia Alves Tavares, Elias Boersma, Estelle Bovay, Emiliana Campo, Albert Carol Perdiguer, Sara De Greef, Leonardo Farina, Matteo Fiorani, Matteo Fogli, Arianna Ganassi, Clément Haenen, Arianna Kob, Federica Lamonaca, Giovanni Leone, Ivana Mastroviti eta Nolan Millioud.
Kide fundatzaileak: Emilia-Romagna eskualdea, Comune di Reggio Emilia, Kultura Ministerioaren laguntzarekin.

SOLO ECHO
Koreografia: Crystal Pite.
Musika: Johannes Brahms.
Sonata for Cello and Piano in E Minor, Op. 38: I. Allegro non troppo .
Sonata for Cello and Piano in F Major, Op. 99: II. Adagio Affettuoso.
Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
Koprodukzioa: Fondazione Teatro Comunale di Bologna.

RHAPSODY IN BLUE
Koreografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
Musika: George Gershwin, Rhapsody in blue; Bessie Jones, Beggin’ the blues.
Eszenografia eta jantzien diseinua: Fabio Cherstich.
Argiztapenaren diseinua: Eric Soyer.
Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
Koprodukzioa: Fondazione Teatro Regio di Parma Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
16 dantzarirentzat.

GLORY HALL
Koreografia: Diego Tortelli
Musika: Godspeed You! Black Emperor; Oneohtrix Point Never
Jantzien diseinua: Sportmax
Argiztapenaren diseinua: Matthias Singer
Koreografoaren laguntzailea: Hélias Tur-Dorvault
Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto
Ko-produkzioa: Fondazione Teatro Comunale di Bologna




Bilboko emanaldiak hauen laguntzari esker ospatuko dira: Istituto Italiano di Cultura a Madrid (Italian Institute of Culture in Madrid) eta Direzione Generale per la diplomazia pubblica e culturale del MAECI (Directorate-General for Public and Cultural Diplomacy of Ministry of Foreign Affairs and International Cooperation).

Saioak

28/03/2025 19:30
29/03/2025 19:00

Prezioa

22-45€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Dantza profesionalak:
% 25eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min. atsenaldiarekin

TOP