… Rita Barrenecheak inoiz jakingo ez duena da historiara pasako dela antzezlan editatu bat edukitzen lehenengo dramaturgoa espainiarra izateagatik. Bi mendez isildua izan den antzezlana eta berriro ere argia ikusiko duena eta, gainera, Arriaga Antzokian estreinatuko dena.
Maria Rita de Barrenechea, Solanako markesa eta Carpioko kondesa (1757-1795) antzerki espainiarreko eta, harrigarriki, euskal literaturako ahaztutako izena da. Bilbon jaioa, Valladolidera emigratu zuen gazterik eta han ezkondu zen; beranduago, Madrilera joan zen eta han hil zen 37 urte zituela. Hiriburuan, talde literario onenetako kide izan zen, Jovellanos-en adiskidea eta Goya margolariak erretratatu zuen. Bere hiru obra baino ez ditugu kontserbatzen: “La aya”, beste bat izenbururik gabe eta “Catalin”.
Rita de Barrenechea andreak festa bat antolatu zuen etxean bere lagun ilustratuentzako: Goya, Albako dukesa, Jovellanos eta abar. Abagunea aprobetxatu zuen idatzi berri zuen “Catalin” izeneko antzezlana aurkezteko. “Catalin” baserri batean gauzatzen den obra da, maila desberdineko ezkontzei buruzkoa. Kutsu neoklasikoko komedia sentimentala da, XVIII. mende amaierako Portugaleten girotua.
Baina Ritak festa ez zuen bere obra aurkezteko soilik antolatu, baizik eta, baita, Jovellanos-i Sociedad Económica Maritrense elkartean emakumeen sarrera bultzatzea proposatzeko ere.
Taldea
Egilea: Rita de Barrenechea
Dramaturgia: Teresa Calo
Aktore-zerrenda: Sandra Ferrús, Alfonso Torregrosa, Ales Furundarena, Iñaki Urrutia, Maria Goiricelaya, Gergori Ayarzaguena, Aitor Borobia
Musikaria: Ismael Merino
Zuzendaritza: Gorka Mínguez
Produkzioa: Erre Produkzioak, Arteka, Maskarada
Saioak
Prezioa
6,50-21 euro / Beherapenak