Concierto – Espacio Foyer

CARNERIANA

LIED ARRIAGAN

Carner-en asmamen poetikoan zehar egindako bidaia, David Alegret-en tinbre finaren eskutik.

2023ko ekainaren 13a

Josep Carner, poeta katalanen printzea esaten ziotena, erreferentziazko egile izan zen bere garaiko musikari askorentzat (Toldrà, Serra, Monpou eta abarrentzat), baita gaur egungo musikagileentzat ere. Emanaldian, David Alegret tenorrak eta Rubén Fernández Aguirre piano-jotzaileak Carnerren figura omenduko dute. Horretarako, 120 urteko bidaia proposatzen dute, Modernisme catalá mugimenduaren sorreratik gaur egunera artekoa. Gainera, IBS Classical diskoetxearekin kaleratu duten CARNERIANA izeneko CD bikoitza aurkeztuko dute Bilbon.

Errezitalean, Arriagan bertan, Joan Magrané konpositorea ere izango dugu. Egile katalanak Musika Konposizioko Reina Sofia saria irabazi zuen 2013an, eta musika berria idatzi du Canticelobrarako. Izenburua bat dator Josep Carnerren poema ezagunenetako batenarekin. Izan ere, Alegretek eta Fdez. Aguirrek hainbat egilek poema horri eskainitako zenbait konposizio interpretatuko dituzte. Zehazki, Ricard Lamote de Grignon, Eduard Toldrà, Antoni Massana, Joaquín Rodrigo eta Narcís Bonet musikagileek egindako Canticelen interpretazioak entzun ahalko ditugu. Horiez gain, izen bereko seigarren obra bat gehituko zaio, Joan Magrané-rena, zeina lehen aldiz joko baita zuzenean, Arriaga Antzokiko foyerrean, erabateko estreinaldian.

Carneriana proiektuak kontzertuaren bigarren zatia hartuko du. Baina David Alegretek eta Rubén Fdez. Aguirrek, errezitalaren lehen zatian, beste egile katalan batzuen piezak interpretatuz osatuko dute programa. Hain zuzen ere, entzuleek Albenizen “Seis baladas italianas” zikloko zenbait konposizioren interpretazioaz gozatuko dute eta, ondoren, 1922an argitaratutako Tomás Garcésen “Vint cançons” liburuko bost poematik igaroko dira.

DESKARGATU EGITARAUA


Taldea


Tenorra: David Alegret
Piano-jotzailea: Rubén Fdez. Aguirre

Saioak

13 - 19:30h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA eta laguntzaile batekin.
TOP