P-EQUIV=”REFRESH” CONTENT=”0;URL=https://www.teatroarriaga.eus/programacion/carmina-burana-2/?lang=eu”>
La Fura dels Baus-en Carmina Burana Carl Orff-en musika boteretsua eta La Fura-ren unibertsoa lotzen dituen ikuskizuna da, 3 kontinentetako 160.000 ikuslek baino gehiagok ikusi dutena. Musika zuzenean, eszena zirraragarriak, eta zortzi metroko diametroa duen zilindro bat eszenatokian, musikariak biltzen dituena; eta irudietan, ilargi erraldoi bat, izotz urtzea, loreen estasia, mahats biltzea zuzenean, tabernak, abeslariak garabietatik zintzilikatuta eta ardoan murgilduta, ura eta sua… Carmina Burana.
Carl Orff-en Carmina Burana XX. mendeko lan ospetsuenetako bat da, XIII. mendeko testuen gainean idatzia, bizitzaren plazera, ardoa, maitasuna eta desira hizpide dituena. Fura dels Baus-ek testu horien indarra eta poesia ilustratu eta argiztatu ditu; 800 urte baino gehiago izan arren, gure espeziearen jatorriarekin lotzen gaituzten desirez mintzo diren testuak… zirkulua ixten da, itzulika jarraitzeko.
Taldea
Kantata eszenikoa, orkestra sinfoniko, abesbatza eta bakarlarientzat
Dramaturgia eta zuzendaritza: Carlus Padrissa – La Fura dels Baus
Eszenografoa: Carlus Padrissa
Jantzien diseinua: Chu Uroz
Argiztapenaren diseinua: Melanie Schroeder
Bideo eta ikus-entzunezkoen diseinua: David Cid
Soinuaren diseinua: Roc Mateu
Eszenako zuzendariaren laguntzailea: Zamira Pasceri
Bideo-arte zuzendaritza: Sagar Fornies. Full Animation
Jantziak: Taller Rose Collection
Ekoizpena: La Fura dels Baus
Agencia Camera-ren Produkzioa
Saioak
Abenduak 6 eta 7. 19:30
Abemduak 8. 18:00 y 20:30
Abenduak 9. 19:00
Prezioa
12 - 64 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %25Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
Ordu 1 eta 25 minutu