La Fura dels Baus konpainiak Carmina Burana ikusgarria sortu du, non ikuslea Carl Orffen musikaren atmosfera bizi eta zirraragarrian murgiltzen den, eszena hunkigarrien, efektu berezien eta usainen bidez.
Agertokian, hamar metroko diametroa duen zilindro batek orkestra inguratzen du, eta bertan proiektatzen diren irudi batzuek obra osoa irudikatzen dute, hasieratik amaierara. Ilargi erraldoi bat, urtze-aldia, ur-jauziak, lore-estasia, zuzeneko mahats-bilketa, ardoa, ura eta sua… La Fura desl Bausen Carmina Burana zentzumenak, musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun bizi eta energiaz betea da, eta, dagoeneko, 410.000 ikuslek baino gehiagok ikusi dute Europan, Asian eta Amerikan.
Gomendatutako gutxieneko adina: 10 urte.
Taldea
Eszena-zuzendariaren laguntzailea: Mireia Romero eta Zamira Pasceri.
Musika-zuzendaritza: César Belda.
Jantzien diseinua: Chu Uroz.
Argiztapenaren diseinua: Melanie Schroeder.
Bideoaren eta ikus-entzunezkoen diseinua: David Cid, Sagar Fornies eta César Cámara.
Soinuaren diseinua: Roc Mateu.
Orkestra eta abesbatza: Orquesta Sinfónica Chamartín eta CB Creatives.
Saioak
PREZIO OROKORREKO EGUNAK
27 eta 28/09/2024, 04 eta 05/10/2024 18:00h eta 21:00h
29/09/2024 eta 06/10/2024 19:00h
PREZIO MURRIZTUKO EGUNAK *
26/09/2024 eta 03/10/2024 19:30h
Prezioa
22 - 64€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20ko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (palko proszenoan eta lagun batekin).
Iraupena
90 min.