Jazz Kontzertua

CARLOS SARDUY: GROOVE MESSENGERS

BJC Arriagan

«Gourmet-plater» musikal bat kozinatzeko melodia, inprobisazioa eta erritmoa.

2023ko azaroaren 07a

Carlos Sarduy tronpetista eta perkusionista ikusgarria da, baita pianista eta konpositorea ere. Kuban jaio zen, Habanan. 4 urterekin hasi zen tronpeta jotzen. Haurtzaro paregabea eta berezia izan zuen; izan ere, oso txikitatik hasi zen musikari bidea egiten. Goraipamenak jasotzen ditu bere soinuagatik, musikaltasun handiagatik eta moldakortasun musikal apartagatik. Sarduyren konposizioak garaikideak dira —hainbat geruzatakoak—, eta kaleetako tradizio afrokubatarraren eta egungo nazioarteko jazzaren eragina dute. Bat egiten du, neurri berean, tradizio kubatarreko, amerikarreko edo afrikarreko maisuekin; eta, berak sortutako soinuari esker, sustrai horietatik ia futuristak diren soinu-paisaia melodikoetara igarotzen da, ahaleginik egin gabe.

Haren proiektu berriak askatasun artistiko gorena islatzen du, eta, horren ildoan, agertokia jolastoki bihurtzen da espiritu musikalean «anaiak» direnentzat.

Taldea osatzen duten lau musikariak biltzen direnean, «gourmet-plater» musikala kozinatzen dute, beren melodia, inprobisazio eta erritmoekin.

Carlos Sarduy erreferente da gaur egun jazzaren eremuan, eta sartu-irtenak egiten ditu flamenkoan, Kubako herri-musikan eta musika modernoan ere. Chucho Valdésekin batera GRAMMY sari bat jaso du Irakére 40 lanagatik, bai eta bi LATIN GRAMMY sari ere. 50 disko baino gehiago grabatu ditu, horietako asko diskoetxe ospetsuentzat eta artista handiekin elkarlanean: Chucho Valdés, Bebo Valdés, Steve Coleman, David Murray, Esperanza Spalding, Buika, Ainhoa Arteta, Mariza eta Ojos de Brujo artistekin, besteak beste. Kontzertuetan, musika-bidaia magiko eta zirraragarri batera eramaten ditu entzuleak, diskurtso melodiko eta sentikor baten bidez. Haren hizkuntza pertsonalaren parte da diskurtso hori, eta aldi berean islatzen ditu musika afrokubatarrari buruz duen ezagutza handia eta jazza modu berritzailean garatzeko duen maisutasuna.

Logo BJC


Taldea


Tronpeta, congak: Carlos Sarduy.
Pianoa eta teklatuak: Rolando Luna.
Baxu elektrikoa: Yarel Hernández.
Bateria: Rodney Barreto.

Saioak

Azaroak 7 – 19:30 h.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP