Emanaldi honek Jerry Bergonziren kontzertua ordezkatzen du, osasun arazoak direla eta ezin izan baitu birarik egin.

Hirukotearen burua Carl Winther da (1984, Danimarka), eskandinabiako jazz eszena bikain eta agortezinetik atera den piano-jotzaile talentudunenetakoa.

Mundu mailan ospetsu den Jens Winther konpositore eta tronpetista ezagunaren semea da eta gaztetatik hasi zen birak egiten. Pianista sortzailea eta birtuosoa, aintzatespen eta sari ugariren irabazlea –besteak beste Getxo 2011ko jaialdikoa-, Wintherrek artista handiekin jo du bere ibilbidean zehar: Billy Hart, Jerry Bergonzi, Bill Evans, Daniel Humiar, Adam Nussbaum, James Genus, Till Broenner, Markus Strickland, Dick Oats, Dejan Terzic, Eliel Lazo, Moussa Diallo, Mads Vinding, Hugo Rasmussen, Mikkel Nords, Al Campos, Tomas Franck, Doug Raney, Frederik Kronkvist eta Afonso Corea, batzuk aipatzearren. Carl Wintherren hirukotea lehen mailako bi musikarik osatzen dute, nortzuk eta Johnny Åman kontrabaxu jolea eta Anders Mogensen bateria jolea.

Hirukoteari oso lankidetza berezia gehitzen zaio, Rick Margitza (1961, AEB) saxo tenore apartarena. Hala ere, saxora iristeko egin zuen ibilbideak ez zuen lerro zuzen bat marraztu. Lau urte zituela biolina jotzen hasi zen (aitona biolontxelista zuen eta aita, berriz, Detroiteko Orkestra Sinfonikoko biolinista), piano klasikoa ikasi zuen garai batean zehar, eta baita oboea ere, bigarren hezkuntzan saxo tenorrera igaro aurretik. Ikasketak Wayne State University-n, Berklee College of Music-en, Miami University-n eta, azkenik, New Orleanseko Loyola Unibertsitatean egin zituen, eta azken hiri hartan lau urtez bizi izan zen eta musika jo zuen. Maynard Fergusonekin egin zuen bira bat Margitzak, eta baita Flora Purim eta Airto-rekin ere, 1988an New Yorkera bizitzera joan aurretik. 1988 urtearen zati bat Miles Davisen taldean eman zuen, eta lau disko grabatu zituen Davisen bandarekin; ondoren, hiru set moztu zituen Blue Note-ko buru gisa 1989-1991 bitartean. Margitzak Blue Note Records-erako hiru saio argitaratu zituen, eta handik aurrera asko grabatu zuen, Eddie Gómez, Tony Williams, Bobby Hutcherson, Maria Schneider, McCoy Tyner eta Chick Corearekin batera, besteak beste.

Logo BJC


Taldea


Pianoa: Carl Winther.
Contrabajo: Johnny Åman.
Batería: Anders Mogensen.
Saxo tenor: Rick Margitza.

Saioak

19 - 19:30.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Miembros del Bilbao Jazz Club:
14€.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP