Musikala

CANTANDO BAJO LA LLUVIA

Zuzendaritza: ÁNGEL LLÀCER eta MANU GUIX

Izenburu ahaztezina inoizko komedia musikalik erromantikoenarentzat.

2023ko maiatzaren 11tik 21ra

Cantando Bajo la Lluvia film musikalik onenetako bat da. Hollywooden eta soinudun zinemaren hastapenetan girotuta dagoen maitasun-istorioa da. Joan den mendeko 20ko hamarkadako dotorezia formal eta estetikoaren erakusgarri da. Zinemari egindako keinuez, umorez eta sentsibilitatez betetako komedia musikala, dantza-saio ikusgarriekin.

Àngel Llàcer eta Manu Guix zuzendariek, Miryam Benedited koreografoak eta Nostromo Live ekoiztetxeak hirugarren musikala aurkeztuko dute. La Jaula de las Locas (abuztuaren 18tik irailaren 11ra Arriaga antzokian) eta La Tienda de los Horrores izan ziren aurreko komedia musikal arrakastatsuak.

Betty Comden eta Adolph Green dira umorez eta maitasunez betetako gidoiaren egileak. Komedia klasiko horrek maitasun-istorio polit batekin hunkituko du ikuslea, eta, aldi berean, iraganera eramango du, soinudun zinemaren hastapenak eta horren inguruko sekretu guztiak erakusteko. Eszena, koreografia eta abesti ikoniko eta ikusgarrien bidez kontatzen da istorioa. Ezin hobea publiko guztientzat.


Taldea


Zuzendaritza: Àngel Llàcer.
Musika zuzendaritza: Manu Guix.
Koreografia: Miryam Benedited.
Zuzendariordea eta Egoiliarra: Joan María Segura.
Musika Zuzendaria eta Egoiliarra: Andreu Gallén.
Eszenografia Diseinua: Enric Planas.
Jantzien Diseinua: Míriam Compte.
Argiztapen Diseinua: Albert Faura.
Soinu Diseinua: Roc Mateu.
Karakterizazio Diseinua: Helena Fenoy, Marta Ferrer.

24 artista eta musikarik jardungo dute zuzenean..
Ekoizpena: Nostromo Live.

Saioak

11 - 19:30h.

12 - 18:00h. eta 21:30h.

13 - 18:00h. eta 21:30h.

14 - 17:00h. eta 20:30h.

16 - 19:30h.

17 - 19:30h.

18 - 19:30h.

19 - 18:00h. eta 21:30h.

20 - 18:00h. eta 21:30h.

21 - 17:00h. eta 20:30h.

Prezioa

20€ - 59€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 15etik % 20erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

150 min.

TOP