Ikuskizuna bertan behera
SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA
Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:
Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.
Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.
INFORMAZIO GEHIAGO
Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:
- Telefonoz: 94 479 20 36
- E-maila bidez: informacion@teatroarriaga.eus
Arriaga Antzokiak ikuskizun berri eta sutsua ekoiztuko du, mundo mailan ospetsua den Bertol Brecht eta Kurt Weillek osaturiko bikotearen gaztaroko maisulan bi aurkeztuz, Berlingo 20. hamarkada zoriontsu horren testuinguruan sortu zituztenak. Alde batetik, “La boda de los pequeños burgueses”, kaosarekin amaitzen den komedia burugabea, eta bestetik, “Mahagonny – Ein Songspiel”, Brecht eta Weillek sortutako eta ordurarte ezezaguna zen antzerki musikal mota, eszena eta musika uztartu zituena jazz kutsuz josiriko estiloarekin, 20. hamarkadan modan zen musikarekin bat etorriz eta hondatzen ari zen gizarte kontsumista alde izanda.
Andrea Moses zuzendari alemaniarra, bere herrialdean ospetsua eta zenbaitetan saritua izan dena antzerki musikalaren esparruan egindako lanengatik, Arriagaren produkzio berri honen zuzendaria dugu, oso elementu erakargarriak dituena: murritza eta laburra, azkarra eta sendoa, groteskoa eta dibertigarria, surrealista eta sentimenduzkoa. Brecht/Weillen bi piezaz osatutako gau-ekitaldi honek zoriontasun txiki bereziaren bilaketa irrigarri uzten du gizakiek elkarri suntsitzen dioten bitartean, horrek erabaki garrantzitsua hartzeko exijentzia areagotzen duelako. Antzerkian, ordena, legea eta ohiturak anarkiaren eta kaosaren baitan eroriko dira. Publikoak horri poztasunez erantzungo dio, balio burges zaharrei, negozio handi eta odoltsuak tarteko, gero eta eszeptizismo gehiagorekin begiratzen baitio. Antzerki-hondoratze honetatik aterako ote da mundu berri eta hobea? Horra galdera kezkagarria.
Arriaga Antzokiaren produkzio berria
Taldea
Zuzendari eszenikoa: Andrea Moses
Musika zuzendaria: Iván López Reynoso
Orkestra: Bilbao Sinfonietta
Eszenografia: Karoly Risz
Figuringile: Meentje Nielsen
Argiztapena: Arantza Heredia
Audiobisualak: Arian Andiel
Maisu errepikatzailea: Alejandro Zabala
Zuzendari eszeniko laguntzailea: Juana Lor
ANTZEZKEAK
LA BODA DE LOS PEQUEÑOS BURGUESES
BERTOLT BRECHT
Aktoteak
Gurutze Beitia, Chema Trujillo, Miren Gaztañaga, Ylenia Baglietto, Lander Otaola, Mikel Losada, Idoia Merodio, Mitxel Santamarina, Koldo Olabarri
MAHAGONNY - EIN SONGSPIEL (1927)
KURT WEILL
Bertolt Brecht-en testuak
Abeslariak
Javier Tomé, Josu Cabrero, Elías Benito, Fernando Latorre, Andrea Jiménez, Maite Maruri
Arriaga Antzokiaren produkzio berria
Saioak
14, 15 eta 16-19:30
17 - 19:00
Prezioa
3 - 30 € /beherapenak
Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).