Jazz Kontzertua

BLACK ART JAZZ COLLECTIVE

BJC Arriagan

Estatu Batuetako jazz-musikaririk garrantzitsuenetako batzuk esentziaren bila

2021ko azaroaren 16a

Black Art Jazz Collective taldeak Estatu Batuetako egungo jazz-musikaririk garrantzitsuenetako batzuk biltzen ditu. 2012an sortu zuten taldea, Johnathan Blake (bateria), Wayne Escoffery (saxo tenorea) eta Jeremy Pelt (tronpeta) musikarien ekimenez. Jazza eta haren historia ospatzeko jaio zen, hard bopari eta 50eko zein 60ko hamarkadetako doinu garaikideari arreta berezia eskainita. Iraganeko musikari handiak omentzen ditu taldeak; baina, gainera, jazzaren bilakaeraren tradizioari eusten dio, eta egungo modernismoan sendo errotuta dagoen langaia jorratzen du.

Black Art Jazz Collectiveko partaide dira, halaber, James Burton III.a (tronboia), Víctor Gould (pianoa) eta Rashaan Carter (kontrabaxua). Urte batzuren ondoren, Mark Whitfieldek hartu zuen Blakeren tokia bateria aurrean. 2020ko ekainean argitaratu zuten azken diskoa: Ascension. Lan horrek esentzia bilatu eta aurkitzen duela esan daiteke; izan ere, musika-bide berrietatik abiatu baino gehiago, 60ko hamarkadako Ipar Amerikako jazz-tradizioari eusten dio, Wayne Shorter, Herbie Hancock, Miles Davis, John Coltrain eta beste musikari handi batzuren doinuak ekarrita.


Taldea


Saxoa: Wayne Escoffery
Tronpeta: Jeremy Pelt
Tronboia: James Burton III
Pianoa: Victor Gould
Kontrabaxua: Rashaan Carter
Bateria: Mark Whitfield Jr.

Saioak

16 - 19:30.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP