Bizkaia, 1983ko abuztua. Zoritxarreko uholde haien ostean, penintsulako leku guztietatik etorritako boluntarioek elkartasunez bete zituzten gure bazterrak. Oraingoan, zorigaitza Valentziako Erkidegoarekin grinatu da. Hori dela eta, «Bilbainismo centenario en el Arriaga» galako parte-hartzaileok berriro egiteko asmoa dugu maiatzean izugarrizko arrakasta izan zuen kontzertu hura; baina, oraingo honetan, elkartasun-helburuekin, DANAk Valentziako Erkidegoan utzitako kaltedunen alde. Masa Coral del Ensanche abesbatzak, Los Chimberos taldeak eta Patricia Sésar sopranoak, Georgina Barriosek pianoz lagunduta eta Ana Begoña Hernández Soengasek zuzenduta, Bilboko obra eta abesti tipikoak interpretatuko dituzte, baita musika lirikoko beste abesti ezagun batzuk ere.
Taldea
Musikariak: Los Chimberos eta Georgina Barrios (pianoa).
Musika Zuzendaritza: Ana Begoña Hernández Soengas.
Bakarlariak:
Sopranoa: Patricia Sésar.
Tenorea: Alberto Núñez.
Baritonoa: Koldo Villar.
Saioak
Prezioa
15€ /con descuentos
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: