San Tomas bezperan, Bilboko Gabonen atarikoan, bat egingo dute XX. mendeko gure hiriko kulturan funtsezkoak izan diren bi erakundek, Olaeta Balletek eta Bilboko Udal Musika Bandak, musika eta dantza uztartuz euskal folklorea gogora ekartzeko. Garai batean Bilboko Udal Musika Bandaren zuzendari izan zen Jose Franco Ribatek konposatu zuen Lau Urtaroak balleta. Lau urtaroen alegoria hori sortzeko, egileak beste horrenbeste erritmo tradizional berregin zituen. Olaeta Balletek suite horren koreografia mitikoa plazaratu zuten 50eko hamarkadan.

Bestalde, Jesus Guridi Bidaolaren Hamar Euskal Melodiak ospetsuak ere euskal folkloreari egindako omenaldi bikaina dira. Enrique Jordá (Donostia, 1911–1996) orkestra-zuzendari ospetsuari eskainitako suiteak Euskal Herriko hamar abesti herrikoiren harmonizazioa eta instrumentazioa biltzen ditu. Horietako zortzi Resurreccion Maria de Azkuek osatutako Cancionero Popular Vasco (1923-1924) bildumakoak dira. Seigarren abestia Charles Bordesen kantutegian zegoen jasota, eta hamargarrena Aita Donostiak (Udalaitz ezizenarekin), Aita Arruek eta Guridik berak osatutako Euzkel Abestijak bildumakoa da. Olaeta Balletek euskal kulturako egoeretan oinarritutako koreografia proposatuko dute, Guridiren musikaren soinu-paisaiarekin.

Hala, musikak eta mugimenduak adierazpen artistiko bakarra osatuko dute, herri baten identitatearen eta kulturaren adierazpide bakarra, gure lurrera lotzen gaituen eta harrotasunez partekatzen dugun kulturarena, alegia. Identitatea eta eskuzabaltasuna: «gabonetako espiritua» esaten zaion horren funtsezko bi osagai.

PROGRAMA

1. Zatia

José FRANCO RIBATE (Cariñena, 1878- Bilbao, 1951)
LAU URTAROAK (Dantzaldia, 1933)
1. Udaberria
2. Udara
3. Udazkena
4. Negua

2. Zatia

Jesús GURIDI BIDAOLA (Vitoria-Gasteiz, 1886-Madrid, 1961) Arr. Tomás Aragüés
DIEZ MELODÍAS VASCAS (1940)
1. Narrativa (Sant Urbanen bezpera)
2. Amorosa (Aritz adarrean)
3. Religiosa (Garizuma luzerik)
4. Epitalámica (Jentileri un)
5. De ronda (Alabatua)
6. Amorosa (Ala baita)
7. De Ronda (Aisko naiz)
8. Danza (Zortziko de Lekeitio, sin letra)
9. Elegíaca (Zorabiatua naiz)
10. Festiva (Neure maitia)


Taldea


Udal Musika Banda – Banda Municipal de Bilbao
Zuzendaria: José Rafael Pascual-Vilaplana.
Olaeta Ballets Elkartea

Saioak

20 – 19:30 h.

Prezioa

10 /beherapenak

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP