Bilboko Udal Musika Bandaren 2024-2025 denboraldia «Omenaldiak» lemapean bideratuko da. Hitz horren etimologia Erdi Arotik dator, eta zerbaitekiko edo norbaitekiko leialtasuna adierazten du. Omen egitea besteenganako konfiantza erakustea da. Beraz, Bilboko Udal Musika Bandak omenaldia egingo die bere hiriari eta publikoari, haien konplizitateagatik; izan ere, haiek gabe ez luke zentzurik izango. Horrez gain, bi autore handi ere omenduko ditu Udal Bandak Arriaga Antzokian eskainiko duen kontzertuan: Gioachino Rossini italiar maisu mitikoa eta Amando Blanquer valentziar maisua, musika-bandarako konposizioan inoiz izandako autorerik handienetako bat, zeinaren jaiotzaren 90. urteurrena izango den 2025ean. Kontzertuak bi transkripzio eta musika-bandarako jatorrizko bi obra izango ditu, gure Udal Bandaren idiosinkrasia artistikoaren erakusgarri.


Taldea


Bilboko Udal Musika Banda
Fagota: Jordi Ripoll Corella.
Musika-zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana.

Saioak

23/02/2025 19:00

Prezioa

5€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP