Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek.

Bihar arte soilik / Solo hasta mañana harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eginarazi nahi dio ikusleari, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki.

14 urtetik gorakoentzat gomendatutako ikuskizuna.

Ikuskizun honek argi estroboskopikoa duten efektuak erabiltzen ditu.


Taldea


Egilea: David Caiña.
Zuzendariak: Gorka Mínguez.
Artistak: Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta.
Produkzioa: Erre Produkzioak.
Lankidetza: Arriaga Antzokia.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Saioak

28 – 19:30 h. ESTREINALDIA EUSKARAZ
29 – 19:30 h. ESTREINALDIA GAZTELANIAZ

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP