1968ko apirilaren 21ean Beti Jai Alai taldeak lehenengo ikuskizuna eskaini zuen, Casilla Pabilioian. 2018an Bilboko Basurtu auzoan sortu zenetik 50 urte bete dira eta denbora horretan, dantza eta musikaren bidez, euskal kulturaren eta tradizioaren erreferente bilakatu da, taldean parte hartu duten ehunka lagunei esker.
Beti Jai Alai Arriaga Antzokira itzuliko da efemeridea ospatzeko eta lagun horiei guztiei eta bereziki duela gutxi hil den Jon Pertika alma mater-ari omenaldia egiteko. Bertan, dantza nagusienak eskainiko dituzte ikus-entzunezko baliabideekin indartutako ikuskizun batean.
Taldea
BETI JAI ALAI DANTZARI TALDEA
Zuzendari artistikoa: Andoni Aresti
Lankidetza berezia: Kepa Junkera
Argiztapena: Urko Cañas
Soinua: Xabier Eguia
Saioak
19:00
Prezioa
6,50 - 18 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %20Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
Dantzako profesionalak: %20
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)