Autodidakta eta inkonformista, Benito Lertxundik bere bidetik jarraitzen du. 50 urte baino gehiago daramatza agertokietan, eta ez dio men egin ez inongo modari, ez inongo ortodoxiari. Berriro izango da Arriaga Antzokian, non arrakasta ugari lortu izan dituen, eta lan berri bat aurkeztuko du, Ospakizun gauean, hamar abestiz osatua.

Sena azaleratu dadin desikastearen beharra edo menderatutako herriaren espíritu askatzaileari deia dira, besteak beste, diskoan jorratu dituen gaietako batzuk, eta, horrez gainera, Jorge Bucay, Fernando Pessoa eta beste poeta batzuen iruditeriaz inguratu nahi du entzulea.

Diskoaren grabaketan parte hartu duten musikariek lagunduta, Orioko bardoak abesti berriak joko ditu, baita bere ibilbideko lan ezagun eta enblematikoenetako batzuk ere.


Taldea


Ahotsa eta gitarra: Benito Lertxundi

Pianoa eta sintetizadorea: Juantxo Zeberio

Bateria: David Gorospe

Baxua eta kontrabaxua: Amaiur Cajaraville

Gitarra: Gurutz Bikuña

Gitarra, bouzoukia eta perkusioa: Ángel Unzu

Biolina eta nyckelharpa: Xabier Zeberio

Biolontxeloa eta akordeoia: Pello Ramírez

Koroak: Intza Unanue

Koroak, harpa eta teklatuak: Olatz Zugasti

Saioak

19:00 

Prezioa

14 - 30 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %20
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
TOP